Rafa Ugalde eta Karlos Aretxabaleta Arratiako II. Kalenturak lehiaketako irabazleak
2021-02-15 07:45 KultureaBigarrena Bediako Karlos Aretxabaletarentzat izan da, Adiorik ez ipuinari esker.
II. Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketeak baditu irabazleak. Igor Estankonak, Iratxe Retolazak eta Alvaro Rabellik osotutako epaimahaiaren erabagiz lehenengo saria Dimako Rafa Ugaldek irabazi dau, Misterioa izeneko ipuinagaz.
Bigarrena Bediako Karlos Aretxabaletarentzat izan da, Adiorik ez ipuinari esker.
Aurten be Arratiako Zertu Kultur Alkarteak atondu dau II. Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketea.
Bertso Trama Erotikoa
Sariak emoteko eguna berezia izan zan: Uxue Alberdik eta Sustrai Colinak bertsotan egin eben Bertso Trama Erotikoan Arkaitz Estiballes tramagile eta Zuriñe Yarrituk gidari zirala.
Olgeta erotiko bi zozketatu zituen publikoaren artean.
Igor Estankona, Alvaro Rabelli eta Iratxe Retolazak osotutako epaimahaiaren eretxiz, kalidade handiko lanak aurkeztu ditue aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!