Arkaitz Villegasen 'Zoritxar' komikiaren abentura barriak

Bizkaie! 2021-02-02 09:11   Kulturea

Kalean dago Zoritxar izeneko personaiaren beste argitalpen bat.

Fikzinozko personaia Villi Illiv izengoitiz dan Arkaitz Villegas komikigile bilbotarrak sortu eban. Zoritxar superheroi justizieroa da, aingeru baltz modukoa, 2120ko Bilbo distopiko baten burrukarik burruka dabilena. Baina, betiko superheroien istorioetan ohikoa ez dan lez, honi ez jako ironia falta, ezta gizarte kritikea be. Zoritxar 2017an sortu zan Burdinjaun eta Morirse en Bilbao komikiko Leire Riscal personaiak itxitako lekua beteteko asmoz. Zoritxar honek AEBetako Frank Miller komikigilearen estilo iluna jarraitzen dauela esan leiteke.

Argitalpen barri hau bikotxa da, bertan istorioaren 5 (Telejuicio) eta 6 (La deuda) zenbakiak topauko ditu irakurleak, hain zuzen be, 6 zenbakiak Zeanuriko Alvaro Rabelli idazlearen gidoia daroa, oraingo honetan gaztelaniaz idatzita. Hau izan da Villi Illiven eta Zeanuriko egilearen arteko lankidetzearen lehenengo ondorioa, ez, ostera, bidean daben bakarra, izan be, Zoritxar-en 7 zenbakia be bidean dago eta.

Komikia Bilbo eta Gasteizko komiki dendetan salgai egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu