Nerea Apodaka eta Uxue Ruiz de Arkauteren 'Peregrina' aurkeztu dabe
2021-01-28 13:34 KultureaBilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundean dagoz obrak.
Uxue Ruiz de Arkaute Acedo
Uxue Ruiz de Arkaute Acedo, Ana Otadui, Emilio Lobato eta Nerea Apodaka García.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta EHUko Arte Eder Fakultadeak Nerea Apodaka García eta Uxue Ruiz de Arkaute Acedo artisten Peregrina erakusketea aurkeztu dabe gaur. Erakusketea, Bizkaian trebatutako artisten talentu gaztea erakusteko erakunde biek orain hamar urtetik dabenn akordioaren barruan sortu da. Erakusketeak Euskal Unibersidade Publikoko Arte Ikerketa eta Sorkuntza Masterrean parte hartu ostean sortzaile biek moldeautako berrogeita hamar eskultura txiki batzen ditu.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Emilio Lobatok eta, jakina, artista biek, inaugurau dabe gaur erakusketea eta zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik, Bizkaiko Ganberako Erakusketa Aretoan. Berrogeita hamar bat lan, eskulturen, gorputz objektiboen eta serieko lanen artean. Horreetan, barriro zehaztutako eta idea eta irudi desbardinak alkartzen diran objektuak eta gorputzak ikusi daitekez. Horren guztiaren emoitzea artelan barria da: Objektua bera gurtzen dala esan geinke, bere gaia berreskuratuz, esan dau Otaduik aurkezpen ekitaldian.
Erakusketearen haria artista biek Peregrina izenagaz ezagutzen dan perla baten liluratik eta, bide batez, berba horren adieretatik sortzen da. Artista bakotxak bere sormenerako bidea arakatu dau. Uxuek arrotza danari egiten deutso aurre eta munduari babesleku moduan bueltetan deutso. Eta Nereak, zati bereziak batu, arraroa eta zaharkitua dana hartu eta balioa erakusten daben kapsula bihurtzen dau. Otaduiren berbetan, emoitza horrek ikusleen artean barritasun sensazinoa, topetearen sensazinoa, hurrekotasuna eta jatorrian erabilitako objektuakazko hurrekotasuna dakar. Sortzaileen eretxiz, helburua da aurkezten diran eta berez erakargarriak eta, aldi berean, alkarren artean erlazionagarriak diran objektuzko gorputzak erakustea.
Erakusketea, Bizkaian trebatutako talentu barriek egiten daben lana bultzatzeko Bizkaiko Batzarrak erakundeak hainbat urtetan EHUko Arte Eder Fakultadeagaz daben akordioaren barruan dago. Batzar Nagusiak erakundeak uriaren erdian dagon espazioa lagaten dabe, artisten lana Bizkaiko ikusleek errazago ikusi deien.
Erakusketea zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik Bilbon, Hurtado de Amezaga kalean, 6 – Beheko pisua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sartzea librea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!