Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak proiektuko artistak hautatu ditue
2021-01-28 12:19 KultureaBitartekaritza-laborategia Bilbon egingo da martiaren 15etik 19ra.
Bilboko Udalak Bitartekaritza-Laborategian dagozan 20 artistak aukeratu ditu. Lantzen dituen ekintzen bidez, artisten premina larriei erantzun nahi deutsee eta esperimentazinoa eta beste ekintza-eredu batzuk sustatu nahi ditue. Ekimenon artean, mugaz gaindiko zortzi bazkide horreek martirako Bilbon atonduko daben Bitartekaritza-Laborategia dago, deialdi edegi bidez erabagi da bertan parte hartuko dabena. Deialdira Pirinioetako bi aldeetako 27 proposamen aurkeztu dira, Toulouseko, Haute Garoneko, Gironako, Bartzelonako, Zaragozako edo Bilboko konpainia edo artisten proposamenakaz.
Aditu-taldearen arabera, 20 hautatu dira, arte-diziplinen eta lurraldeen aniztasunaz gan, lurraldeagaz konektetako gaitasuna, kolektiboakaz konektetako edo beste testuinguru batzuetara egokitzeko proiektuetan aurretik izandako esperientzia eta aurkeztutako proiektuen kalidadea kontuan hartuta.
Aukeratutako artistek Bilboko hiru taldegaz lan egingo dabe martiaren 15etik 19ra: Bilboko Korala Alkartearen Gazte Koralagaz; NEVIPEN Kitanuen gitxiengo etnikoa sustatzeko eta gizarte komunean parte hartzeko alkarteagaz; eta ADEMBI - Esklerosi Anizkotxeko personen bizi kalidadea hobetzeko alkarteagaz. Lana Rekalde Aretoko erakusketa gunean landuko da.
Aitatzekoa da euskal konpainiek zuzendutako proiektu bi dagozala, Hortzmuga Teatroa edo Cía La Pez, adibidez, baita parte hartuko daben beste 6 euskal artista be: Mikel Pikaza, Saioa Iribarren, Amaia Vicente, Endika Salazar, Aratxo Angulo edo Gloria Péon.
Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak
Lankidetza-proiektu bat da, Europako Batasunak % 65 finantzietan dauena FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programearen bidez (POCTEFA 2014-2020).
Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da eta zortzi bazkidek osotzen dabe, Pirinioetako alde bietako erakunde publiko eta pribatuak. Bazkideen artean dagoz unibersidadeak (Tolosako Jean Jaurés), sortzeko lekuak eta fabrikak (adibidez, La Grainerie, Central del Circ), zabakunderako espazioak eta alor publikoko erakundeak, besteak beste, Bilboko Udala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!