Errekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia zezeileko barikuetan

Bizkaie! 2021-01-28 10:20   Kulturea

Programea Las Poderío Varieté Trioren Idas y venidas ikuskizunagaz hasiko da, zezeilaren 5ean.

Zezeilaren 12an, Companya de Pallassos La Tête kataluniarren txandea izango da 'Tempus Fugit' proposamenagaz; 19an, El Mono Habitado eta Pez Limbo euskal konpainiena, 'Gizaunka' eta 'Boxers' ikuskizunakaz, hurranez hurran. Agurra Ganso & Ciak egingo dau, 'Panoli Kabareta' ikuskizunagaz. Saioak Errekaldeko Udaltegian izango dira, 19:00etan, doban baina egunean bertan gonbidapena eskatu beharko beharko da (10:00etatik aurrera, 671 559 937 telefonoan; gehienez gonbidapen bi eskatu ahal izango dau persona bakotxak).

Bilboko Udalaren ekimenak umorezko bost antzerki proposamen hartuko ditu zezeilean.

Egitaraua

- Zezeilaren 5ean:

Idas y venidas –60 minutu- Las Poderío Varieté Trío (Andaluzia).

Las Poderío hiru emakume dira eszenan eta bakoitzak dauen ahalmena konpartiduten dabe, erabagiteko ahalmena, norberak izan nahi dauen bezelakoa izatekoa.

- Zezeilaren 12an:

Tempus Fugit –60 minutu- Companya de Pallassos La Tête (Katalunia).

Antzezlana 2019ko Zirkolika Sarien finalistea izan zan Kataluniako Pailazoen Ikuskizun Onenaren kategorian.

- Zezeilaren 19an:

Gizaunka –21 minutu - El Mono Habitado (Euskadi) - Euskeraz.

Proposamen honetan zeozelako omenaldia dago Kafkaren obra ospetsuenetako biri: Metamorfosis eta Akademia baterako txostena, batez be bigarrenari, izan be, tximino batek publikoagaz konpartiduten dau  gizarteak zelan bihurtu dauen gizon; protagonisteak azaltzen dau zelan bihurtu dan txakur eta, aldi berean, behin eta barriro aitatzen ditu personen eta txakurren bizitzearen arteko desbardintasunak eta antzekotasunak.

Boxers -20 minutu- Pez Limbo (Euskadi) - Euskeraz.

Persona bi ezkutuko kontu batean nahasten dira, aproposa dirua erraz irabazteko edo makurrarazota amaitzeko.

- Zezeilaren 26an:

Panoli Kabareta –45 minutu- Ganso & CIA (Euskadi).

Protagonistek artista izan gura eta autolaguntza liburu bat irakurri eben. Esperientziarik izan ez arren, eurakan konfiantzea izatea erabagi eben eta autoestimu gaindosi horren emoitzea da Panoli Kabareta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu