Azkuna Zentroak 'Babestu' programea jarri dau martxan

Bizkaie! 2020-06-25 11:38   Kulturea

Arte-sorkuntzeari laguntzeko programa berezia da.

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia jarri dau martxan, lekuko artista eta kultur eragileek Covid-19ko krisiak eragindako prozesu eta ikerketak jorratzen jarraitu deien. Azkuna Zentroko Proiektu Programa 2019-2023ren helburu nagusietako bat sorkuntza garaikidea bultzatu eta laguntzea da, programazinoan eta lantzen diran jardueretan islatzen dan lez. Programa barri honen bidez, gehienez be 10 proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira, praktika artistikoak lantzeko modu barriak aztertzeko eta Azkuna Zentroaren programazinoagaz hartu-emonetan jarteko.

Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia ideen laborategian kokatzen da, Azkuna Zentroko hirugarren eraikinean ezarrita eta proiektu artistikoak produzidu eta bistaratzeaz arduratzen dana, parte-hartzea, sorkuntzea, barrikuntzea, ezagutzea, irisgarritasuna eta aniztasuna sustatzen dituana. Arteen eta Kultura eta Sormen Industrien sektorea profesionalizetako zentroa.

Babestu programearen bidez, Azkuna Zentroak sorkuntzea eta kultura garaikidea babestu eta zabaltzea sustatu nahi ditu, esperientzien, ideen eta ikuspegien trukea bultzatuz eta hurreko sorkuntza-sarea bultzatu nahi dau, diziplina eta zeharkako dimensinoetan.

Aparteko deialdi horrek, gainera, artisten zerbitzurako tresna izan nahi dau, Azkuna Zentroaren programazinoari eta ekintza-lerroei lotutako sormen-proiektuak lantzeko eta herritarrei gogoeta artistiko garaikidera hurreratzeko eta eztabaidak sortzeko, kultura eraldaketa-tresna lez kokatzeko. Deialdian lehentasuna emongo jake baldintza horreek beteten dituen proiektuei, azken piezea baino gehiago haren lanketea azpimarratuko daben proiektuei. Hautatuek, Azkuna Zentroaren babesa, aholkularitzea eta bitartekotzaz gan, 6.000 euro jasoko ditue.

Deialdi honetan izena emoteko epea garagarrilaren 31n amaituko da. Azkuna Zentroko taldeko personek eta sektore artistikoan ibilbide profesional nabarmena daben kanpoko personek osotutako Balorazino Batzordeak proiektuak aztertuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu