Amorebieta-Etxanoko udal liburutegia aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen hasi da barriro

Bizkaie! 2020-06-02 12:56   Kulturea

Bueltautako liburuak 15 egunean koarentenan egongo dira.

Erabiltzaile eta langileen osasun segurtasunak lehentasun osoa dau Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat eta horregaitik, liburutegia edegi arren, babes neurri eta zerbitzu tmugatuakaz edegi dabe, izan be, liburuak mailegatzeko eta itzultzeko zerbitzua baino ez da eskainiko. Gainera, jentaurreko ordutegia murriztua izango da: Astelehenetik barikura 09:30etik 13:30era eta astean arratsalde bitan, astelehenetan eta eguaztenetan, 17:00etatik 19:00etara.

Eraikineko harrerara doazenek banan-banan egin beharko dabe eta metro biko segurtasun tartea gorde beharko da. Era berean, maskarea erabiltea beharrezkoa izango da, baita zentroko harrerako atean dagoan gel desinfektantea erabiltea be.

Jente piloketei aurre egiteko liburu eta bestelako materialen mailegua, esaterako DVD edo CDak, aldez aurretik eskatu beharko da 946300626 telefono zenbakira deituz, mezu elektroniko bat bialduz liburutegia@amorebieta.eus helbidera edo OPAC online katalogoaren bidez. Eskaria egin eta biharamunetik Zelaieta Zentroko harreran jaso ahal izango da eta ez da liburutegira joan beharrik egongo.

Itzulketeari jagokionez, material guztia eraikinaren sarreran egongo diran orga bitan itxi beharko da. Gainera, liburutegiak 15 egunez koarentenan itxiko ditu bueltautako artikulu guztiak, barriro be herritarrek mailegatu ahal izateko.

Konfinamenduko asteotan, Amorebieta-Etxanoko udal liburutegia erreferentziazko zentro birtuala izan da, zerbitzu eta jarduera guztiak online eskainiz. Orain, barriz, normaltasunera itzultzen hasiko da apurka-apurka, zornotzarrentzako osasun eta segurtasun berme danakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu