Pabilioi 6ko ateak bagilaren 25ean zabalduko ditue

Bizkaie! 2020-05-29 10:35   Kulturea

Bagilaren 25, 26, 27 eta 28an eta garagarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean, Hoy ultima funcion eskainiko dabe.

Denporalditxua isolatuta egon ostean, deiak, bideokonferentziak eta dana pantaila bidez ikusten egon ostean, deseskalada egoerara pasau gara. Bueltan da antzerkia zuzen-zuzenean eta hurretik gozetako aukerea, hori bai,
beharrezko higiene eta osasun neurri guztiak bermatuz.

Pabilioi 6-ko ateak bagilaren 25ean zabalduko dira eta uda osoan zehar hainbat antzezlan programauko dira; bagilaren 25, 26, 27 eta 28an eta garagarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean, Hoy ultima funcion antzezlana iragarri dabe, Niceforo (Ramón Barea) eta Semiramis (Itziar Lazkano), bizitza errealean senar-emazte eta antzeztokian be bikote diran bi horreek irudimenezko azken emonaldira gonbidauko gaitue, bizitza osoa oholtza gainean emon ondoren. Kartelean astegoien bitan egon ostean, honako ikuskizunak egongo dira:

- El gilipollas, Felipe Lozagaz, garagarrilaren 9, 10, 11, 12, 16, 17, 18 eta 19an.

- Ramper, Juan Pañosegaz, garagarrilaren 23, 24 eta 25ean.

- Ecografias, Irene Baugaz, garagarrilaren 30 eta 31n eta eta abuztuaren 1, 2, 6, 7, 8 eta 9an.

- Alberto San Juanen musikea eta poesia, abuztuaren 13an eta 14an.

- Solitaire, Marta Urcelaygaz, abuztuaren 15ean eta 16an.

Ikuskizunei buruzko informazino gehiago eta sarreren erreserbak egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu