Gernikako Bakearen Museoak bagilaren 1ean edegiko ditu ateak

Bizkaie! 2020-05-29 08:52   Kulturea

Museoa egunero egongo da zabalik.

Alarma egoera bitxi honen ostean, Gernikako Bakearen Museoak bere zerbitzuak modu birtualean eskaini arren (erakusketak, online zerbitzuak, baliabide didaktikoak...), ateak barriro edegiteko momentua heldu da eta, beraz,
datorren astelehenean, bagilaren 1ean, Gernikako bakearen Museoak ateak zabalduko ditu, eskatzen diran segurtasun neurri danak gogoan hartuta. Museoa egunero egongo da zabalik.

Hona hemen hartutako neurri garrantzitsuenak:

- Astelehena 10:00-14:00

- Martitzena-Zapatua 10:00-19:00

- Domekatan 10:00-14:00 (sartzea doban).

- Personen arteko 1,5-2 metroko distantzia.

- Gela hidroalkoholikoa museoko sarreran.

- Maskaera derrigor erabili behar da.

- Talde murriztuak (gehienez 8 persona 10 minuturo) (edukierearen murrizpena).

- Garbiketa-maiztasuna handitzea.

- Bisitaldia norabide bakarrekoa izango da, personak gurutzatu ez daitezan.

- Bisita modu librean museo barruan.

- Museoak bere kanpoko ibilbide gidatuak indartuko ditu; hemendik aurrera, ibilbideak museoko bisitatik independenteak izango dira. Gernikako historia eta memoria jorratzen daben ibilbideak lau dira (babeslekuak; gerra osteko berreregitea; bonbardaketearen biktimen monumentuak; Picasso eta Gernika). Martitzenetik barikura 7 ibilbide
eskainiko dira egunean zehar (10:15, 11:30, 12:00, 12:45, 13:15, 16:00 eta 17:15etan) eta zapatutik astelehenera 3 ibilbide, euskeraz zein gaztelaniaz. Taldeak gehienez 15-20 lagunekoak izango dira.

- Umeentzako jarduerak udagoienera arte atzeratuko dira eta olgetako txokoa zarratuta egongo da. Halan da be, museoak online hezkuntza baliabideak eskaintzen jarraituko dau.
- Erreserbak aldez aurretik webgunearen bidez egitea gomendatzen da eta txartelagaz ordaintzea eskertuko da.

*Dokumentazio zentruak be betiko ordutegi eta zerbitzuei eutsiko deutsee, gehienez ikerlari bi batera egon ahal izango diralarik batera ikerketa gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu