'Ahots Baten' sormen egonaldirako izena emoteko epea zabalik
2019-11-05 08:04 KultureaAzkoitiko Abaraxkan egingo da egonaldia, abenduaren 26tik 30era.
Abenduaren 26tik 30era egingo da aurten sormen egonaldia. Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak batuko dira taldeagaz.
Euskerazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian batuko ditugu bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dogu egonaldia, abenduaren 26tik 30era. Izen-emotea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik.
Hamabost eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako egonaldia da: antzerki, bertso, eta kantu-eskoletako kideei batez be, baita Urruzuno Literatura Sariketako eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako gazteei be.
Ahots Baten 2019: emon izena orain!
Antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura-kontalaritzea landuko ditue egun horreetan, eta adierazpide bakotxeko aditu bat batuko jake taldera, besteak beste, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante musikari eta kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak.
Ikastolen Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatzen dabe alkarlanean, euskerazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile be aintzat hartuta.
2015ean egin eben lehenengo aldiz Gabonetako oporraldietan: ipuina, antzerkia, kantua eta bertsoa izan zituen gozagai han batutako gazteek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!