Kalekan parte hartzeko deialdia zabalik
2019-10-31 15:56 KultureaSail Ofizialera eta Scratch atalera bialdu leitekez proposamenak.
Artistek, kolektiboek eta konpainiek dagoeneko aukerea dabe euren proposamenak bialtzeko, Lekeitioko 31. Kaleka jaialdian parte hartzeko. Epea zabalik dago abenduaren 27ra arte, eta jasotako hautagaitzen artean aukeratuko ditue egitarauko ikuskizunak.
Aurreko hiru urteetan legez, edizino honetan be deialdi bi egin ditue antolatzaileek: lehenengoa, Sail Ofizialean parte hartu nahi dabenentzat; bigarrena, Scratch atalerako. Azken horretan, ikus-entzuleakaz alkartrukea bultzatzen daben saio esperimentalak onartuko ditue. Era horretako ikuskizunetan, publikoa elementu pasibo izatetik aktibo izatera pasetan da.
Sail ofizialean, ostera, kale artearen edozein disziplinatako sorkuntzak aurkeztu leitekez, edo espazio publikoa erabilten daben bestelako proposamenak. Lan barritzaileei, edade askotako publikoari zuzendutakoei zein parte-hartze eredu barriak dakarzanei lehentasuna emongo deutsie antolatzaileek.
Webgunearen bidez bialdu leikiez sortzaileek euren proposamenak. Sail Ofizialeko deialdiko baldintzak eta izena emoteko formularioa hemen dago. Scratch atalekoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!