Ilusinoa eta zientzia Punta Begoñan

Bizkaie! 2019-10-31 12:51   Kulturea

Ibilbideak zemendiaren 6an, 7an eta 8an egingo dira.

Punta Begoña Galeriak gunean Zientzia Astea egingo da aurten be, Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Astea, Euskal Herriko Unibersidadeak antolatuta. Zemendiaren 6an, 7an, 8an eta 9an izango da, Ilusinoa eta zientzia Punta Begoñan izenburupean; horren barruan azpimarratzekoa da bisita gidatuak egingo dirala, galerietako txokoak gordeten dituen istorioak eta sekretuak transmitiduko dira, pasadizo, ipuin eta istorioz beteriko ibilbideetan barrena ibiliz eta testuinguru fisiko eta historikoan kokatuz, zeintzuk diran benetakoak eta zeintzuk interpretazinoen, fantasien eta kondairen ondorioak.

Inguratzen gaituenaren jakinmina sentiduten daben persona guztientzako hitzordua da, holan, gazteek edo edadekoek, umeek edo nerabeek, zientziara modu atseginean hurreratzeko aukerea izango dabe, eurekaz egunez egun lan egiten dabenen eskutik; kasu honetan, Kultura Paisajeen eta Ondarearen Unesco Katedrako ikertzaileen eskutik antolatuko dira bisita gidatuak. Baldintza bakarra jakinminez eta ondo pasetako gogoz hurreratzea da, eta gomazko zapata-azpikoak eta berokia eroateko gomendioa egiten jake.

Kondairazko ibilbideak zemendiaren 6an, 7an eta 8an egingo dira, 16:00retan, eta zapatuan, hilaren 9an, 12:00etan, gaztelaniaz. Iraupena 60 minutukoa izango da. Taldeak publiko guztiarentzat egongo dira zabalik, eta talde bakotxak gehienez 25 lagunentzako lekua izango dua.

Punta Begoña galerietako Bisitarien Zentroa (Arriluzeko kaia, Itsasoko Gurutze Gorriaren aurrean) izango da lekua edo abiapuntua. Parte-hartzaileei bertaratzeko eskatuko jake, hasiera ordua baino 10 minutu lehenago.

Emon izena hemen.

Zientzia Asteari buruzko informazinoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu