Udaleko 'Getxo Lagunkoia' proiektua saritu dabe Hemendik Sarietan

Bizkaie! 2019-10-04 11:02   Kulturea

Algortako San Nikolas Ikastoleak eta Areetako Electricidad Ortiz dendeak be sari bana jaso dabe.

Edadeko personentzat eta ondorioz herritar guztientzat, udalerri atsegina egitearen alde lan egiten dabilen Getxo Lagunkoia proiektuak Laboral Kutxa Deia Hemendik Sarien Eskuinaldeko XII. edizinoko saria jaso eban bart Bizkaia Zubian egindako galan.

Udalak sustatzen dau Lagunkoia proiektua, edadeko personen laguntzinoagaz, Talde Eragileak ordezkatuta, hain zuzen be, saria jaso ebana.

Hemendik Sariak alkarteak, erakundeak, personak edo enpresak goraipatu eta autortzen ditue, eskualdearen garapenaren alde egiten daben lanagaitik.

Era berean, aitatu galan Algortako San Nikolas Ikastoleak eta Areetako Electricidad Ortiz dendeak be jaso eben sari bana.

Danetara, hamabost saritu izan dira, baita Equipo Motor Getxo be; 15 sarituetatik hiru Getxokoak.

Ganerako sarituen artean, besteak beste, Andrak emakumeen alkartea eta Leioa Saskibaloi taldea be badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu