Folagor youtuberra eta Myth and Roi rock taldea protagonista XIII. Mangamoren

Bizkaie! 2019-10-03 13:39   Kulturea

Japoniako kultura eta manganimearen jaialdia urriaren 11tik 13ra izango da Amorebieta-Etxanon.



Japoniako kultura eta mangea gogoko dabenak barriro be Amorebieta-Etxanon batuko dira urriaren 12tik 14ra. Mangamoreko jaialdiaren hamahirugarren edizino honetan tailerrak, kontzertuak, lehiaketak, bideo-olgetak, umeentzakot ekintzak eta bestelakoak egongo dira.

Apimarratu behar da Folagorren bisitea, Pokemonen espezializautako youtuberra. Lau miloe jarraitzaile baino gehiago ditu eta bere jarraitzaileek zapatuan, 13:00ean egingo dan fan meetingean entzun ahal izango dabe Amorebieta IV frontoian. Leku berean Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da, barikuko eta zapatuko arratsaldeetan. Modu didaktikoan eta umorea erabiliz, animean agertzen diran asmakizun eta botereei buruz berba egingo deuskue.

Musikea Mangamoreko zati garrantzitsu bat da eta horren adibide jaialdiaren lehenengo egunean egingo dan kontzertua, Miou Fujinaga abeslariarena. Eta zapatuan Myth and Roid bikoteak eskainiko dauena, animeko hainbat soinu banden egileak Japonian. Leku horretan bertan, Japonia tradizionala ezagutzeko aukerea izango da, Taiko Enishi taldeak eskainiko dituan Taiko tailer eta kontzertuakaz eta arte martzialen erakusketakaz. Ukabidea talde zornotzarrak karate ikuskizuna eskainiko dau, Tanabe klubak aikido, eta ninjutsu Bujinkan Bilbao taldeak.

Frontoian Cosplay lehiaketea, karaokea eta jantzak egongo dira eta aurkezle ibiliko da Kiba youtuberra.

Aisialdi elektronikoari jagokonez, Mangamorera datozenek Arcadeko olgetak, bideokonsolak edo jarriko diran ordenagailuetan olgetak sarean erabili ahal izango ditue. Zapatuan Pokemon eta Clash Royal lako olgeten torneoak egongo dira. Mahai olgetak eta Shogi lako olgeta tradizionalak be egongo dira.

Umeek egurrezko olgetak izango ditue horretarako atondutako ludoteka batean. Photocall bat be egongo da Ureshigaz, jaialdiko maskoteagaz. Honek urtetik urtera erantzun bikaina dauka gazteen artean. Zelaietan puzgarriakaz gune bat be egongo da umeentzat, eta merchandising produktuakaz hainbat saltoki.

Japoniako umore be ez da faltako Herriko plazan, Japoniako programa mitikoan egiten diran proben antzekoak izango dituelarik, eta publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasetako aukerea izango dabe.

Formatu txikiko emonaldiak be egongo dira: DJ Socia Japoniako discjockey-ak jarriko dauen musika elektronikoa edo Igor Cerainen piano kontzertua eta sushia probetakoa.
Zelaieta Zentroko auditorioan hainbat ekintza egingo dira eta horreen artean, mangan espezializautako Kodai argitaletxearen aurkezpena egongo da; ninjei buruzko berbaldi bat, edo cosplayer-en arteko mahai-inguru bat (Kakiku Cosplay eta Eiko Loveless).

Erosketak maite dituenentzat, merkataritza postuak egongo dira eta artist alley bat sortzaileen produktuak zuzenean erosteko. Japoniako janaria be probau ahal izango da Zelaieta parkean egongo dan gune gastronomikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu