Barikuan hasiko dira Getxoko 37. Antzerki Jardunaldiak
2019-10-02 10:40 KultureaShakti Olaizola, Marie de Jongh, Dantzaz eta Tartean konpainiak konbidau ditue, besteak beste.
Arte eszenikoek hartuko dabe Getxo hurrengo egunetan, Antzerki Jardunaldien 37. edizinoari esker. Algortako San Nikolas plazan eta oraintsu zabaldutako Muxikebarri aretoan egingo ditue saioak, urriaren 4tik 13ra, eta egitarauan euskal konpainiak agiri dira gehienbat. Euskerazko, gaztelaniazko zein berbarik bako hamar ikuskizun egongo dira.
Jardunaldietako lehenengo asteburuan, umeentzako antzerkiak zabalduko dau programazinoa. Barikuan, Muxikebarrin, Glu Glu konpainiak Pinotxo eskainiko dau, euskeraz. Zapatuan, Shakti Olaizolak Baldin Bada aurkeztuko dau, edade guztietarako ikuskizun akrobatikoa. Domekan, saio bikotxa: eguerdian Sardina Freskue! (Organik), eta arratsaldean, Dantzaz konpainiaren Sei.
Hurrengo astegoienean, beste sei antzezlan egongo dira. Marie de Jonghen Izar eta Ados Teatroaren Dublineses sartu ditue barikuko programazinoan. Zapatuan, Goitibera taldeak Yijaaa!!! aurkeztuko dau, eta Tepsis Teatrok, El veneno del teatro. Azkenik, domekako egitarauak Porrusalda (Kiliklon) eta Ghero (Tartean Teatro) dakarz.
Programazino nagusiagaz batera, antzerki arina ikusteko aukerea egongo da hilaren 6an eta 13an. Villamonte Kultur Etxean egingo diran saio biotan, hainbat talderen lan laburrak ikusi ahal izango dira.
San Nikolas plazako emonaldiak doban izango dira, baina Muxikebarrikoak eta Villamontekoak ikusteko pagau egin beharko da. Kutxabanken orotariko kutxazainetan erosi leitekez sarrerak, edo antzezlan bakotxa hasi baino ordubete lehenagotik, lekuan bertan.
Informazino gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!