XIII. Jantzan Bilaka, urriaren 4tik 6ra Donostian
2019-09-30 13:33 KultureaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
Jantzan Bilaka etenbarik barritzen doan programea da, esparru bat zabaltzeko desiraz jaiotakoa, esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen prozesuak konpartiduteko asmoz, idea eta hizkuntzen aniztasuna indartuz, eta era horretan Euskal Herriko koreografia-jarduna sustatuz.
Programa honek alkarrizketea erraztuko dauen lan testuinguru bat nahi dau eskaini, Eusko Jaurlaritzeak kulturaren sormena bultzatzeko emoten dituan dirulaguntzetan, koreografia-sorkuntzearen alorrean, hautatutako personen sorkuntza-prozesuak bultzatzeko, laguntzeko eta ikusarazoteko.
Donostiako Tabakaleran egingo dira ekitaldiak eta aurkezpenen programeagaz batera zenbait lantegi eta topaketa be izango dira. Bederatzi artistak euren sorkuntza koreografikoko lanak erakutsi eta zenbait formatutan aurkeztuko ditue.
Jantzan Bilakaren jarduerak urte osoan zehar izaten dira eta azken jardunaldiokaz zarratzen dira, parte-hartzaileen aurkezpenakaz. Aurten Thiago Granatoren tailerraz (Brasil) gozau ahal izan dogu, Coreoversaciones proposamenagaz eta Ixiar Rozas idazleak lagundurik, Fonografia idazketa laborategiagaz; bata zein bestea Bilboko Azkuna Zentroaren alkarlanari esker egin dira.
Azken buruan, hamahirugarren edizino honetan, urtean zehar egindako lanak erakutsiko ditue Andrés Alarcónek, Koldo Arosteguik, Ana Capillak, Tonatiuh Díazek, Aiala Etxegaraik, Lorea Ibarrondok, Ángela Millanok, Sara Paniaguak eta Almudena Pérezek.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!