Martxan dago 2019ko Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko botazinoa

Bizkaie! 2019-06-10 07:55   Kulturea

Gaur hasi, bagilak 10, eta barikura arte, hilak 14, emon ahal izango da botoa.

Bilboko Udalak 2019ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartelaren aukeraketan parte hartzeko deia egin deutse bilbotarrei. Holan, gaur, astelehena, bagilak 10, hasi eta barikura arte, hilak 14, edegita egongo da Bilboko jaien irudi ofiziala hautatzeko epea, aurre-aukeratutako sei lanen artean. Botazinoa Euskal Museora joanda edo online egin ahal izango da, udal webgunearen eta komunikabide kolaboratzaileen bitartez.

Lehiaketako finalera heldu diran sei karteletatik bakarra izango da abuztuaren 17tik 25era berrogeita batgarren edizinoa beteko dauen Bilboko Aste Nagusira deitzeko eta jaian parte hartzeko aukeratuko dan irudi ofiziala. Festak bihotzez, Beti Marijaia, Hsiera, We Love Matijaia, Gure mundua eta Bilbao con los brazos abiertos dira, partaidetzan oinarritutako aurtengo sariketa tradizionalera aurkeztutako 133 lanen artean aukeratu diran seiak.


Botoa emoteko moduak

Bilboko Udalak aurrera jarraitzen dau 2019ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartelaren aukeraketan herritarren partaidetzea bultzatzeko helburuagaz. Hori dala eta, azken erabagiaren balioaren % 66 herritarren esku egongo da, eta % 33 epaimahai espezializaduaren esku.

1.- Euskal Museora (Unamuno plaza, 4) joanda egingo dan botazinoa (% 33).

10:00etatik 19:00etara, astelehenetik barikura (martitzenetan zarratuta, asteko deskantsu eguna dalako).
Botoa emoteko beharrezkoa izango da nortasun agiria aurkeztea (NAN, gidatzeko karneta edo antzekoa).

2.- Udal webgunean eta komunikabide laguntzaileen bitartez egingo dan botazinoa (% 33).

3.- Epaimahaiaren botazinoa (% 33).

Irabazleak 3.000 euroko saria eta bere irudiak 2019ko Aste Nagusia irudikatzearen ohorea jasoko ditu.

Sare sozialak

Bilboko Udala

Bilboko Aste Nagusia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu