Bilboko Euskal Museoak tailer-erromeria atondu dau Aiko Taldeagaz

Bizkaie! 2019-06-07 13:04   Kulturea

Bagilaren 9an izango da, goizeko 11:30ean, Klaustroan.

Euskal Museoak orain gitxi ospatu dau ikasturteko azken erromeria, Aiko Taldearen eskutik. Urte osoan zehar erantzun handia izan dauen jarduerea da. Hori dala-eta, Bizkaiko erakundeak Aiko Taldeagaz beste topaketa bat antolatzea erabagi dau, izan be, topaketeak ate edegien jardunaldi legez balioko dau, euskal jantza tradizionaletan sartzeko.

Datorren domekan, bagilaren 9an, 11:30etik 13:30era bitartean, Euskal Museoak ateak edegiko ditu, Aikogaz tailer-erromeria ospatzeko. Sartzea doban da leku-kopurua bete arte, eta, beste behin be, euskal kulturearen alderdi ez material hau zabaltzeko balio izango dau.

Ikasturtean atondutako erromeriakaz jazo dan lez, jardunaldi hau oso parte-hartzailea da eta interesauta dagoan jente guztiari zabalik dago. Mueta honetako ekitaldiak izan diran aukera guztietan ez dago sarrerarik kartela jarri da; beraz, publikoaren aldetik dagoan harrera oso positiboa da. Ingurune parebakoan jantzan egin eta jantzaz gozetako jarduera kulturala da, Mikeldiren gerizpean.

Sabin Bikandi (txistua eta tanbolina), Álvaro García (gitarrea), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) Aikoko musikariak arduratuko dira oraingo honetan be jaia girotzeaz, danak be Patxi Labordaren zuzendaritzapean.

Tailer-erromeria honegaz, Euskal Museoaren helburua da euskal jantza tradizionalak ikasteko interesa daben persona guztiek lehen pausuak emoteko aukerea izatea.

Era berean, oraingo honetan be, jardueran parte hartu nahi dabenek Gurutze kaletik sartu beharko dabe Euskal Museoaren klaustrora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu