Omako Basoa zarratuta dago behin behinean

Bizkaie! 2019-04-05 09:41   Kulturea

Pinuak gaixorik dagoz eta egoerea aztertzen dabiz adituak.

Agustin Ibarrolak marraztutako Omako Basoa bisitariak Busturialdera erakarteko ingurune natural eta artistikoa izan da luzaroan. Hurrengo asteetan, baina, bisitariak ezin izango dira basoan sartu, Euskal Herriko pinudi askotan agertu dan gaixotasuna bertara be heldu dalako. Hortaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren aginduz, egoerea aztertzen dabiz adituak, ze neurri hartu erabagiteko.

Ez dago jakiterik noz zabalduko daben barriro Omako Basoa. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak irrati publikoan adierazo dauenez, Aste Santuan itxita egongo da. Hilabete edo bi beharko ditue ebaluazinoa egiteko, eta ondoren hartu beharreko neurrien arabera jakingo da noz zabaldu barriro.

Beste pinudi askotan be arbolei kolore marroia emoten deutsen gaixotasun horren kontrako neurriak hartzen hasi dira. Baina Omako Basoaren kasua berezia da, ingurune naturala izateaz gan ondare artistikoa be badalako. Ibarrolaren obrea kaltetu barik arbolak zelan osatu izango da arazo nagusietako bat.

1982 eta 1985 urteen artean marraztu zituan Agustin Ibarrola artista bizkaitarrak Omako Basoko arbolak, forma geometrikoak eta animalia zein personen siluetak erabilita. Kortezubiko udalerrian dago, Urdaibaiko Biosferearen Erreserbearen lurretan. Obrearen geroa kolokan dago, gero eta pinudi gehiagotan zabaltzen dabilen gaixotasunari zelan aurre egin ez dagoalako guztiz garbi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu