Bizkaie! 21. Korrikagaz bat!!!

Markues 2019-04-04 13:34   Begi betegarri

Gaur hasiko da 21. Korrika Nafarroan, Garesen, arratsaldeko 17:00etan.

AEK-k 21. Korrikako lehenengo hamar kilometroetan lekukoa nork eroango dauen zehaztu dau. Lehenengo kilometroan, Lizarbeibar eskualdeko 16 herrietako ordezkari banak hartuko dabe ardurea, euskeraz biziteko kemenaren adierazgarri. Hurrengo kilometroetan honeek eroango dabe lekukoa: Garesko Udalak, Guraso Alkarteak, eredu mistora pasau diran alkateek, Ezker Abertzaleak, Gazte Asanbladeak, Artazu herriak, Izarbeibarko Mankomunidadeak, eskolako irakasleek eta Emunek.

17:00etan Korrika hasi baino lehen egun osoko egitaraua dago Garesen, berbarako, 16:30ean, Anabel Arraizak gidatuta eta Demode Quartet taldeak girotuta, Hasiera Jaiari ekingo deutsie, lekukoa martxan hasi baino ordu erdi lehenagotik.

Ikusi 21. Korrikako bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu