UPV/EHUk hiru campusetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2019-03-12 09:41   Kulturea

Proiektuan gordailu kultural bat sortzea be aurreikusten da, UPV/EHUren sorkuntza garaikidea artxibetako.



Euskal Herriko Unibersidadea
k EHUkulturaren aurtengo programazinoa aurkeztu dau. Ekitaldian, Natxo Rodríguez Arkautek, UPV/EHUko Kultur Ekintzako zuzendariak, Raúl Montero Giletek, Arabako Campuseko Unibersidade Proiekzinoko zuzendariak, Nere San Martín Albizurik, Bizkaiko Campuseko Unibersidade Proiekzinoko zuzendariak eta Antonio Casado da Rochak, Gipuzkoako Campuseko Unibersidade Proiekzinoko zuzendariak hartu dabe parte.

Orain dala urte batzuk estaduko unibersidade gehienak, besteak beste, UPV/EHU, euren dimensino kulturalaren gaineko hausnarketa prozesu sakonean sartu ziran, izan be, gero eta ikusgarriagoa da unibersidadeek atondu beharreko kultur politikak, egin beharrekoak eta programea zehazteko, baliabideak eta eskuragarri dagoan ekipamendua identifiketako egiten daben lana.

Alde horretatik, Natxo Rodríguezek EHUkultura programearen barri emon dau dau: Birpentsau egin behar dogu unibersidadeak zelan eragiten dauen maila kulturalean gizartean. Are gehiago, orain, beste agente batzuk, batez be erakunde publikoak, prozesu horren beraren fase oso aurreratu batean kokatuta dagozanean. UPV/EHU ez dago lan hori egitetik salbuetsita. Testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko barriagaz bat datorren kultur proiektu bateranzko hausnarketak eta aldaketak lehentasunezko ardatza izan behar dau gure unibersidadeko ekintza planetan, esan dau.

EHUkultura Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako Unibersidade Proiekzinoko Zuzendaritzen eta Kultur Ekintzako Zuzendaritzearen bidez antolatzen da, lurralde bakotxeko urigintza, kultur eta gizarte berezitasunetara egokituz.

Alde horretatik, eta antolatutako jarduera guztien barruan, nabarmentzekoak dira esZena eta antzeko proiektuak, UPV/EHUko kideek sustatutako jarduera eszenikoak dinamizau eta zabaltzeko, baita Indie+Festibal be: musika alternatiboaren inguruko egun bi, askotan ohiko zirkuituetatik kanpo geratzen diranak; Musiversika, UPV/EHUko autore eta interprete gazteak deskubridu eta sustatzea bultzatzeko, eta unibersidadeko hainbat estilotako musika jardueraren garrantzia akulatzeko; Campus Poétique, Donostiako Poesiaren Astearen programazinoaren barruan Alliance Françaisegaz alkarlanean antolatutako jarduerea; eta, Cortada, Vitoria-Gasteizko film laburren festibala.

Proiektuan, ganera, gordailu kultural bat sortzea be aurreikusten da, UPV/EHUren sorkuntza garaikidea artxibetako, hari balioa emon eta zabaltzeko; lehen pausua, bideo gordailua izango da (fikzinoko film laburrak, animazinoa, bideo artea, eta bestelakoak). BitaBE izena izango dau, eta UPV/EHU beraren hiru deialdiak izango ditu iturri (Hormiga Fest, BitaBE eta Cortada); edozelan be, ez ditu baztertuko artxiboa elikatzeko beste bide batzuk, kalidadezko produkzino guztietara heltzeko. Bigarren pausua argitalpen batzuk sortzea izango da (papelean eta digitalean), unibersidadeko komunidadeko kideen literatura lan laburrak batzeko (poesia, kontakizun laburra...).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu