Korrikan be ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izateko deia egin dabe AEK-k eta Topaguneak

Bizkaie! 2019-03-06 11:33   Kulturea

Klika eta inertziak apurtzea eskutik doazen ekintzak dira.



Korrika
k Euskaraldiko esperientzia errepetiduteko testuinguru parebakoa emoten dauela adierazo dabe gaur AEK-ko eta Topaguneko ordezkariek, Bilboko Itsasadarra Museoan egindako agerraldian.

Igazko abenduaren 3an amaitu zan Euskaraldiaren lehen esperientzia, baita erantzun handiz amaitu be. Horren ondoren, bigarren esperientzia abiatzeko asmoa adierazo eban Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak. Aurretik, baina, 21. Korrikan ahobizi eta belarriprest jarduteko deia egin dabe Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek.

Klika eta inertziak apurtzea eskutik doazen ekintzak dira adierazo dau Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak gaur, Bilboko Itsasadarra Museoan emondako prentsaurrekoan. Euskaraldian parte hartu dabenek euren hizkuntza-praktikak aztertu eta ohiturak aldatzeko erabagia hartu ebela gogorarazo dau.

Korrikaren aurreko edizinoak irudi esanguratsuak itxi zituan, Santiago zubiko kilometroa, alkarregaz agertu baitziran erakundeetako ets euskalgintzako ordezkariak. Hortik aurrera, rol eta jarrera barriak sortu dira Euskal Herrian, eta horreek zabaltzeko deia egin dabe agerraldian.

Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak dei egin deutsee ahobizi eta belarriprest guztiei euskerazko hizkuntza-praktikak zabaltzen jarraitzeko, aldatutako ohitura horreei eutsi eta euskerazko hartu-emonak jagoteko. Egunerokoan egin beharreko ariketa horrek testuinguru ezin hobea izango dau Korrikan, Garestik Gasteiza, apirilaren 4tik 14ra.

Esangura horretan, ahobizi eta belarriprest guztiei dei egin deutse ikurrakaz eta portaerakaz ohitura-aldaketa hori ikusarazo deien, AEK-k aurten egin dauen proposamenari jarraituz, Klika egiteko, aldaketak eragiteko, urrats barriak emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu