Arata Isozakik irabazi dau 2019ko Pritzker Saria

Bizkaie! 2019-03-06 11:07   Kulturea

Arkitekturako Oscar saritzat hartzen da Pritzker Saria.

Lau urteko Arata Isozaki (Eskuman) | Ikusi handiago | Argazki originala


Isozaki Torreak Bilbon.

Arkitekto japoniarrak 2008an sortu eban Isozaki Atea Bilbon, zazpi eraikineko gunea, Bilboko Abando auzoan, 82 metro eta 23 pisuko torre bi eta sei eta zortzi pisu arteko beste bost eraikinakaz. Saltokiak, etxebizitzak eta Eusko Ikaskuntza eta Unesco Etxearen egoitzak dagoz bertan.

1931n jaio zan, eta Oitan (Japonia) eta Tokyon Arkitekturea ikasi ostean, Kenzo Tange arkitektoagaz ibili zan lanean. Ordutik, ehun obratik gora sortu, eta erakusketa ugari egin ditu nazinoarteko museo garrantzitsuenetan.

Japonian eta herrialde horretatik kanpo egin ditu proiektuok eta lan aitagarrienen artean dagoz Los Angelesko Arte Garaikideko Museoa (AEB), Floridako Tema Disney Building (AEB), Shenzhengo Kultura Zentroa (Txina), Turingo Pala Alpitur izotz-hockey estadioa (Italia), Beijingo Arte Ederretako Akademia Zentrala-Arte Museoa (Txina), Milango Allianz Dorrea (Italia), Dohako Batzarren Zentroa (Qatar), Shanghai Symphony Hall (Txina) eta Hunan Museoa (Txina).


Beste alde batetik, Bartzelonako Palau Sant Jordi pabilioi olinpikoaren diseinuaren (1983-1985), Pallafolseko polikiroldegiko eta Sant Boiko Nekazaritza plazea eta Muntanyeta proiektuen autorea be bada Isozaki.

Santiago de Compostelan, Unibersidade Parkea eta Ikasketa Aurreratuen Zentroa egin zituan Isozakik. Bartzelonako La Florida Hotelaren birmoldaketearen eta Sevillako Triana Atea eta Aragoiko Motorraren Uria proiektuen arduraduna be izan da japoniarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu