Bost hautagai, MIN Sarietako Euskerazko Album Onenaren atalean

Bizkaie! 2019-02-28 09:09   Kulturea
Ruper Ordorika da finalistetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Espainiako Musika Independentearen MIN Sarietan, euskerazko diskorik onenari saria emoten dabe urtero, Etxepare Euskal Institutuaren babesari esker. Aurtengo finalisten barri emon dabe antolatzaileek: Broken Brothers Brass Band, Izaki Gardenak, Gatibu, Revolta Permanent eta Ruper Ordorika dira.

Danetara 20 kategoria dagoz MIN Sarietan, eta euskal taldeek izendapen ugari daukiez. Aitatutako Euskerazko Albumik Onenaren ataleko bost hautagaiez gan, Belako taldea be nabarmentzekoa da, lau izendapen ditu eta. Produkzino, Zuzeneko, Rock Disko eta Album onenen ataletan da hautagai Mungiako laukotea.

Ganera, Atom Rhumba be Rock Diskorik Onenaren alorrean finalista da. Jazz Diskorik Onenaren kategorian, ostera, Elkano Browning Cream izentau dabe.

MIN Sarien irabazleen barri martiaren 13an emongo dabe, Madrilen egingo dan ekitaldian. Aurtengo aurkezlea De la Puríssima taldeko abeslari eta aktore Julia de Castro izango da, eta hainbat artistak kontzertuak emongo ditue, besteak beste Carolina Durantek, Zaharak eta Brisa Fenoyk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu