Guggenheim marrazten: New York, Venezia, Bilbo

Bizkaie! 2018-10-26 09:40   Kulturea

Bilbon dagoz, berbarako, Alberto Giacomettiren atzera begirakoa zein Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua.

Guggenheim Bilbao Museoak nazinoarteko topaketea hartuko dau datorren domekan, urriaren 28an. Topaketa honetan parte hartzen dabenek Museoan gehien gustetan jaken zatia marraztu leikie.

Guggenheim Museoa hartzen daben hiru urietan batera ospatuko dan topaketan, edade guztietako jenteak parte hartu leike, marrazketaren gainean ezagutzak izan ala ez. Parte hartzeko arkatzak eta orriak informazino-mahaian banatuko dira.

2017 urtean antolatu eben lehenengoz topaketa hori Guggenheim hiru egoitzetako Hezkuntza arloek Museoaren XX. Urteurrenagaz bat eginez eta publikoaren harrerea oso ona izan zan. Topaketa hau egiteko helburua arkitekturea ezagutzeko esperientzia barria eskaintzea da, marrazketea tarteko dala, hain zuzen be.

Gogoan hartu, dobako jarduerea dala hau (sarrera orokorraren prezioaren barne).

Egunotan, Bilboko museoan dagoz, besteak beste, Alberto Giacomettiren atzera begirakoa, Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua eta Javier Tellez: itzal-antzerkia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu