Bilboko Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa ONCE-ren 5,5 miloe kupoitan

Bizkaie! 2018-09-26 08:03   Kulturea

Kupoia salgai dago eta urriaren 3an zozketatuko da.

ONCE-k GSEF BILBAO 2018, Bilboko Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroari, eskainiko deutso urriaren 3ko kupoia. Hori dala eta ONCEk hari eskainitako 5,5 miloe kupoi emitidu eta salgai egongo dira Estadu osoan 20.000 agente saltzaileen salmenta guneetan, www.juegosonce.es web atarian eta baimendutako establezimenduetan.

Eguneroko Kupoia danez, 1,50 euroren truke, bost zifrak euki ezkero 35.000 euroko 55 sari irabazi daitekez; eta 2 euroren truke Pagea irabazi daiteke, hau da 25 urtean hilebeteko 3.000 euroko saria.

Kupoia Juan Mª Aburtok, Bilboko Alkateak, eta Miguel Moradok, Euskadiko eta Kantabriako ONCE-ko Joku Buruak aurkeztu dabe. Barriro ONCE-k gure gizarteko ekimen azpimarragarrienak aintzat hartzen jarraitzen dau, eta horren adibidea da kupoi hau. Honen bitartez eskerrak emon nahi deutse Erakundeak joku produktuak erosten konfidantzea erakusten daben hiritarrei, horri esker afilitauei zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dauelako. Euskadin 3.400 persona afiliatuei emoten deutse zerbitzua eta enplegu aldetik ONCEren jokuak saltzen 540 agente saltzaile inguru ditu egun Erakundeak Euskal Erkidegoan.

Gizarte ekonomia eta uriak. Tokian tokiko garapen bateratzaile eta jasangarri baten aldeko balioak eta lehiakortasuna izenburupean, GSEF BILBAO 2018 nazinoarteko gizarte ekonomiaren fororik handiena da. Bertan hartzen dabe parte bai alkate, zein erakundeetako eta gizarte ekonomiaren alorreko makina bat bozeroailek. Aurreko edizinoak Seul eta Montrealen egin zituen, eta orain lehen aldia da Europan egiten dala. Global Social Erconomy Forum (GSEF) ekonomia solidarioaren garapenagaz konpromisoa daben tokian tokiko gobernu eta gizarte zibileko eragilek osotzen dabe. Gizarte ekonomiaren erakundeen eta tokian tokiko gobernuen arteko alkarlana eta solidaridadea; eta kalidadezko enpleguak, bidezko hazkundea eta demokrazia parte-hartzaile zein garapen jasangarria sustatzeko jaio zan.

ONCEk eskaini dauen kupoi honegaz aurrera doa Euskadiko gai desbardinei eskainitako kupoien zerrendea. 2018 urtea suberte handiko urtea da Euskal Erkidegoan, izan be, sari ugari berton geratu dira; azpimarragarriena joan dan maiatzan Billabonan (Gipuzkoan) ONCEk Euskadin sekula emon dauen saririk handienarena, 18,5 miloe euro Amaren Aparteko Zozketeari esker. Danetara, aurten Euskal Erkidegoan 23 miloe eurotik gorako sariak emon dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu