2017ko Bilboko Ospetsuak izentau ditue
2017-12-05 11:41 KultureaGuggenheim Museoa, ganera, Uriaren Enbaxadore izango da.
Urteroko tradizinoari eutsiz, aurten be Bilboko Ospetsu izango diranen zerrendea plazaratu dau Bilboko Udalak. 2001ean sortu eben Bilboko Ospetsuen errekonozimendua, uriaren izen ona lau haizetara zabaldu daben erakundeen eta personen lana aldarrikatzeko. Juan Mari Aburto alkateak jakitera emon dauenez, sei kide barri ditu Bilbotar Ospetsuen zerrendeak: Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari ohia; Bizkaisida Hiesaren kontrako alkartea; Jon Ortuzar Euskalduna Jauregiko kudeatzaile izandakoa; María Dolores Damborenea mediku eta zientzialaria; eta TeleBilbao komunikabidea, horreexek dira 2017ko Bilbotar Ospetsuen arteko bost.
Seigarrenak, Guggenheim Museoak, izendapen berezia jaso dau, Bilbotar Ospetsu izateagaz batera: 2017ko Uriaren Enbaxadore izango da, Bilboren eraldaketearen ikur kultural eta ekonomikoa dalako. Enbaxadore titulua emoten dauen bigarren aldia dau Udalak, lehenengo aldiz 2012an emon eutsan Athletic Clubi.
Aurtengo seirak kontuan hartuta, Bilbotar Ospetsuen zerrendeak 95 kide daukaz dagoeneko. Danetariko arloak hartzen ditu, izan be, tartean dagoz musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, kirolariak, enpresak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak eta abar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!