Baionara heldu da ‘Euskara ibiltaria’ erakusketea
2017-09-12 08:22 KultureaEuskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat dauen erakusketea zabaldu dau Euskaltzaindiak bart, Baionako Euskal Museoan.
Arratsaldeko 18:30ean izan da jentaurreko ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, Rafael Zulaika Baionako Euskal Museoko zuzendaria; Jean-Claude Larronde Euskal Museoko lehendakaria; Yves Ugalde Baionako auzapez-ordea; Ander Toña (Laboral Kutxako ordezkaria): Xarles Videgain euskaltzainburuordea; eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Erakusketearen helburu nagusia da erakustea gure hizkuntzak tradizinoz bizi izan dan lurralde osoan zelako formak hartzen dituan, mapen eta irudien bidez. Horrezaz gan, bestelako helburuak ditu egitasmoak: Atlas linguistiko bat zer dan azaldu; 80ko hamarkadan abian jarri zan Euskerearen Herri Hizkeren Atlasaren historia aitatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia eta materiala ezagutarazo; euskalki eta hizkeren alorrean euskereak dauen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetan ezagutzera emon; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituan baliabideak eta materialak agertu, EHHA bera oinarritzat hartuta.
Kontuak kontu, erakusketa honetan Ipar Euskal Herriko grabazinoetan emondako informazinoa (formak, berezitasunak, berri-emoileak, audioak…) eta fenomeno linguistikoak lehenetsi dira.
Orain arte Euskara Ibiltaria-ren hiru edizino egin ditu Euskaltzaindiak: Beasainen, Portugaleten eta Bilbon. Beraz, Baionako hau laugarrena da, urriaren 1era bitartean ikusgai egongo dana (10:00etatik 18:30era), egunero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!