Gasherbrumeko kanpaleku nagusian

Bizkaie! 2017-07-13 08:20

Iragarritako eguraldi ona ez zan horrenbestekoa izan.

Aroak larregi lagundu ez arren, mendi-lepora jo genduan, 6.400 metrora arte, glaziarretik bidea edegiz hurrengo egunean G-1en gailurrera igoteko. Desnibela 1.700 metrokoa da baina, baldintza onakaz, posible zala pentsau genduan. Iratzargailuak 23:30ean jo eban, haize zakarra eta igoerea bertan behera ixtea erabagi genduan. Bertan egun bat gehiago geratzea begitandu jakun eguraldiak hobera egingo ebalakoan. Hurrengo egunean be haizea zakarra zan, apur bat leunagoa, eta goizeko ordu batean abian gengozan japoniar korridoretik nekezia handiz igoten. Aldatza gero eta handiagoa zan, itxitako aztarnearen sakontasuna berna edota belaunera arte joian, sakonagoa bere hainbat momentutan. Horrezaz gan, segurtasunari jagokonez, gomendagarriak ez diran baldintzetan eskaletan gengozala sentidu genduan. Sei ordu aurrerago, C-3ra helduta, 7.100 bat metrora, igoerearen batezbestekoa orduro 100 bat metro desnibelekoa zan. Ondo pentsau eta beherantz hastea erabagi genduan, erritmo horretara egun osoa ez zalako posible izango; ganera, bertan ez ginela izan beharko sentidu genduan.

Kontua da ze ordu bi aurrerago Gasherbrumen mendi-lepoan gengozala barriro be; lehen saiakerea amaitutzat emon genduan. Mendiko baldintzak benetan txarrak dira, aklimatazinorako balio izan deusku gitxienez. Beste saiakera bat egitekotan izango garela uste dogu. Edur baldintzak aldatzea espero dogu dinoe mendizaleek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu