20.000 persona baino gehiago batu ditu Lekeitioko Kaleka jaialdiak
2017-07-12 09:57 Kulturea2018ko jaialdiko sail ofizialean eta scratchetan parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea irailean edegiko dabe.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, 20.000 personatik gora hurreratu dira asteburu honetan kostaldeko herrira, kale antzerkiaz gozetako asmoagaz. Lekittoko Deabruak, Vaiven Circo eta The funes troupe konpainien ikuskizunak, bertan behera geratu baziran be, publikoak azken momentura arte eutsi deutso emonaldi guztietan.
Programazino ofizialak, klownak, zirkua, slapstick-ak Cair Circo, Zirika Zirkus, Wilbur), jantza bertikala (LaGlo Zirko Dantza), jantza garaikidea eta flamenkoa (Marco &Chloe), formazino profesionala (Johnny Melville), parte hartze ibilitaria (Johnny Melville), site-specifics proposamena (Cía Tornado) eta familientzako tailerrak (LaGlo Zirko Dantza), batu ditu aurten.
Garagarilaren 6an, Scratch sekzinoa estreinau eban Bridging de Silence-ek soinuzko ibilialdiagaz. Lekeition hasi dauelako bakarkako lana, Corners, Europako proiektuaren barruan 4 urtean zehar garapen lanak egin ondoren. Izugarria izan da, formatu honegaz 4 egunetan zehar, egon dan parte hartzea, edozein edade eta perfileko jenteagaz.
Muntu eta Compañía Calor-ek kofradia zaharrean aurkeztutako mikro antzerkiek, Lekeitioko publikoaren aldetik harrera oso hunkigarria jaso eben.
Teatro Reformak, bere lan barria martxan jarri dau egunotan Lekeitioko kaleetan. Ehki kolektiboak, publikoak, gorputz esperimentazinoakana dauen erreakzinoa frogatu ahal izan dau. 2018 estreinetako daben lan barriaren zati batzuk aurkeztu ondoren (Mini), The funnes troup taldeak, jendartearen feedbacka ikusi ahal izan dau, piezearen sortze prozesuaren barruan.
Herriko kultur ekimenakaz kolaborazinoak egitea, Kalekaren garapenaren zati garrantzitsu bat da. Lekeitioko eta Euskal Herriko beste herri batzuetako ehundaka ume Arropaineko Arraguara (sorkuntza espaziora) hurreratu ziran garagarrilaren 5ean, Turukutupa y Bufa & Sons-en proposamenakaz. Arratsaldean, barriz, Rouge Elea konpainiaren ikuskizuna gogotsu hartu eben. Lekeitioko Musika Bandeak inprobisautako jam sesino bat egin eban, Ekhi kolektiboagaz batera, zapatu arratsaldean.
Kalekaren programazino ofiziala eta scratch sailak amaitu dira datorren urteko edizinora arte. Baina Kalekaz Blai-k urte osoan zehar martxan jarraituko dauela iragarri dabe antolatzaileek, herritarrakaz lanerako proposamen barriak sortzeko helburuagaz.
2018ko Kalekako sail ofizialean nahiz scratchetan parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea, datorren irailean zabalduko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!