Herrialde desbardinetako 31 taldek hartuko dabe parte I. Basque Expedition Race abentura-lasterketan
2016-10-10 11:16 KultureaBasque Expedition Race abentura-lasterketearen urtekerea eta helmugea Getxon izango dira
Datorren eguenean, urriaren 13an, goizeko 8:00etan, Basque Expedition Race lasterketeari hasierea emongo jako Ereagako hondartzan, hau da, Europako abentura-lasterketearen lehenengo aldiari. Hain zuzen be, hiru egunean Bizkaiko 32 udalerritatik igaroko da, eta urtekerea nahiz helmugea Getxon izango dira.
Lasterketan, besteak beste, honako herrialde honeetako 31 taldek hartuko dabe parte: Danimarka, Suedia, Finlandia, Erresuma Batua eta Frantzia. Horreez gan, Madril, Andaluzia, Galizia, Katalunia, Valentzia, Errioxa, Nafarroa eta Euskadi Autonomia Erkidegoetakoak be izango dira.
Parte-hartzaileak:
Kirol-modalidade hau erakargarria da ondorengo kirolak buztartzen dituelako parte-hartzaileek: trekkinga, mendiko bizikletea, kayaka, barrankismoa, paddle surfa, espeleologia, eskaladea eta orientazinoa. Azken hori da lehiaketako diziplina garrantzitsuena, taldeek mapea eta iparrorratza erabiliz egin beharko dabelako ibilbidea. Ganera, ibilbidea hasiera batean ezkutukoa izango da, eta probea hasi baino minutu batzuk lehenago banatuko jakez taldeei lasterketearen mapak.
Era honetako lehiaketetan ezartzen dan moduan, jardunaldietan zehar kontrol-puntuak ezarriko dira, eta horreetatik gehien igarotzen dan taldeak irabaziko dau. Lehiaketearen denpoera gehienez 72 ordukoa izango da antolatzaileen arabera; beraz, probea Getxon amaituko da barikuan eta zapatuan zehar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!