Gutun Zuria letren jaialdiak erotismoa eta literaturea izango ditu ardatz

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-03-05 14:24   Kulturea

Apirilaren 16tik 25era bitartean egingo da zortzigarren Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia, Bilboko Alondigan. Eros oroituz izenburupean, makinatxu bat berbaldi eta eztabaida eskainiko ditue bai bertoko, bai kanpoko idazleek. Bilbon batuko dira, besteak beste, Itxaro Borda, Edorta Jimenez, Javier Marias, Wendy Guerra, Alvaro Pombo, Fernando Arrabal eta Tzvetan Todorov. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Apirilaren 16tik 25era bitartean egingo da zortzigarren Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia, Bilboko Alondigan. Eros oroituz izenburupean, makinatxu bat berbaldi eta eztabaida eskainiko ditue bai bertoko, bai kanpoko idazleek. Bilbon batuko dira, besteak beste, Itxaro Borda, Edorta Jimenez, Javier Marias, Wendy Guerra, Alvaro Pombo, Fernando Arrabal eta Tzvetan Todorov. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Lourdes Fernandez Alondigako arduradunak, Maria Luisa Blanco Gutun Zuria jaialdiko zuzendariak eta Alasne Martin BBK Mediatekako buruak emon dabe jardunaldien barri. Literatura erotikoa baino erosa literaturan jorratuko dau jaialdiak, Fernandezek berak aurkezpenaren hasieran argitu dauenez. Ez da erotismoari buruzko monografiko bat izango, ganeratu dau Blancok.

Erotismoa berbakaz adierazotea ez da erraza, eta gaur egun lehen baino gatxagoa izan daitekela azaldu Blancok. Gaur egun, dana da libre, dana esan daiteke, ez dago taburik. Emozinoa adierazotea besterik ez da geratzen. Hori da erronkea. Zentsurarik ez dagoanean, noRberaren pribadutasuna zelan jagon, eta orri zuriari aurre zelan egin azalduko dabe egileek. Pornografia eta erotismoaren arteko desbardintasunez be jardun dabe prentsaurrekoan. Pornografia deskribapena da, eta erotismoa, ostera, oroimena, Blancoren eretxiz.

Idazle konbidauek beste idazle edo kazetari bat izango dabe lagun berbaldietan, gidari lez, galderen bidez bere lana azaltzeko. Javier Marias idazle espainiar ezagunak hasiko dau egitaraua, apirilaren 16an. Ostean, 17an, Fernando Arrabal eta Ramon Barea antzerkigileak izango dira protagonista. Alvaro Pombo idazle espainiarrak Juan Antonio Gonzalez-Iglesias poetea izango dau alkarrizketatzaile, hilaren 18an. Hurrengo egunean, James Ellroy L. A. Confidential liburu entzutetsuaren egileak nobela baltza izango dau berbagai, Justo Navarro idazle eta itzultzailearen laguntzinoagaz.

Jasone Osoro idazleak Wendy Guerra nobelagile kubatarra alkarrizketauko dau apirilaren 23an, eta 24an, Edorta Jimenez eta Itxaro Bordaren txandea izango da. Tzvetan Todorov idazle bulgariarra izango da azkenengo hitzorduko protagonistea.

Topaketez aparte, ikuskizun bi eskainiko ditue Gutun Zurian. Apirilaren 18an, Síndrome de Estocolmo izenburuko ekitaldian, kultura arloko hainbat sortzailek euren eguneroko arazoen ganean egingo dabe berba ikusleekaz. Karra Eljalde, Gari, Ivan Ferreiro, Valeria Tasso eta Uxue Alberdi igongo dira taula ganera. Eta, 24an, Ilargiaren alde erantzian musikautako poesia errezitaldia eskainiKo dabe Pettik, Joxan Goikoetxeak eta Harkaitz Canok.

Aurreko edizinoetan lez, BBK Mediateka Kulturen Atarian, jaialdiko idazle eta konbidauek idatzitako liburuak konsultetako gunea atonduko dabe, 17:00etatik 21:00etara. Aurten be, Irakurlearen Ordua ekimenari esker, berbaldien ostean egileakaz berba egiteko aukerea eukiko dau publikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu