Guggemheim museoa, Bizkaiko Futbol Federazinoa eta Bilboko Akordeoien Orkestrea, 2015eko Bizkaitar Argiak

Bizkaie! 2015-03-05 09:29   Kulturea

Bizkaitar Argia ohorezko saria Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen ohorezko titulu garrantzitsuena da. Sariaren bidez, foru erakundeak edozein gizarte jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jarduereagaitik Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu daben persona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritarren taldeak aintzatesten ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluaren eguazteneko bileran, Bizkaitar Argia izendapenaren hiru titulu gehiago emotea erabagi dau. Zehatz esateko, Guggenheim Bilbao Museoak, Bizkaiko Futbol Federazinoak eta Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak jasoko dabe izendapena.

Bizkaitar Argia ohorezko saria Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen ohorezko titulu garrantzitsuena da. Sariaren bidez, foru erakundeak edozein gizarte jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jarduereagaitik Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu daben persona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritarren taldeak aintzatesten ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez, 2015eko Bizkaitar Argia sariak emoteko ekitaldia datorren martiaren 26an, eguenean, izango da, Foru Jauregian, Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu