UEUk online eskaintzea indartuko dau

Bizkaie! 2014-02-26 13:34

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzino garrantzitsua bideratu dau ikastaro honeetan parte hartuko daben gipuzkoarrentzat on line formazinoa bultzatzeko.

Udako Euskal Unibersidadeak 2001. urtean inaugurau eban bere Ikastetxe Nagusia, Isasi-Markeskoa jauregia. Ordutik, urtez urte bere eskaintza akademikoa ugaritu egin da bai antolatutako ikastaro kopuruari jagokonez, baita jorratutako gaiei jagokenez be.

Etenbako prestakuntzearen euskerazko eskaintzea egonkortu egin dau UEUk. Ane Sarasuak, UEUko Idazkari Nagusiak azaldu dauenez, Eibarko eta Debabarrenako erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk. Horretarako, Ikastetxe Nagusian eskaintza propioaren atala zabaltzea erabagi zan. Eibar inguruko euskerazko formazino eskaintzea zabaldu nahi dogu, beti be, etenbako prestakuntzearen alorrean.

Ikasturte honetan, UEUk online bidezko ikastaroen eskaintzea zabaltzea erabagi dau eta hori igarri daiteke udabarriko eskaintza honetan be:

- Ikaslego potentzial zabalago batengana heltzeko aukerea emoten dau.

- Denporea/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu (etxetik egin daiteke norberak nahi dauen orduan).

- Malgutasuna emoten dau eguneroko bizimoduagaz buztartzeko.

- Euskal Herritik kanpo bizi diranak be euskeraz formatu daitekez.

UEUren on line pedagogia eredua personakan oinarritzen da. Personakan oinarritutako e-learning ereduan, ikasleak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ardatza eta baliabide teknologikoak petsonen zerbitzurako garatzen dira. Baliabide teknologikoen atzean adituak dagoz, ikasleek irakasleakaz hartu-emon zuzenak ditue, eta irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesua gidatzen eta dinamizetan dabe, ikasleari ezagutzea eregiteko bitartekoak eskainiz.

Kontuak kontu, ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago eta epe hori ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenago amaituko da. Informazino gehiago jasoteko edo matrikulea egin nahi dauenak bi bide ditu eskura: www.ueu.org helbidea eta telefonoz (943 82 14 26).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu