'Elhuyar efektua', 2013ko CAF-Elhuyar sarien ardatz

Bizkaie! 2013-10-30 10:01

CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizinoaren deialdia zabaldu dabe. Aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte beteten diranez, Elhuyar efektua izango dabe ardatz sariok. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizinoaren deialdia zabaldu dabe. Aurten,Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte beteten diranez, Elhuyar efektua izango dabe ardatz sariok. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Sormena, alkarlana, dibulgazinoa eta diziplinartekotasuna nabarmendu gura ditue antolatzaileek, hori da Elhuyar anaiei egin leioen omenaldirik onena, Elhuyar efektua sortzea gizartean. Horregatik, Elhuyar efektua izango dau ardatz CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizinoak.

Halanda ze, ondoko kategorietarako egin dabe deialdia: dibulgazino artikulu orokorrak (2.000 euro), egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazino artikuluak (2.000 euro), zientzia kazetaritzaren arloko lanak (2.000 euro) eta Zientzia Gizartean sorkuntza bekea (5.000 euro).

Igaz emon zan lehenengoz Zientzia Gizartean bekea. Kategoria horretan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea landuko daben proiektuak lagundu gura ditue. Beharra zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala lotzea izan behar da egitasmoon ardatza.

Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketan: ikus-entzunezkoak, jantza edo musikearen ganekoak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu daben ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak eta abar. Arlo zientifiko eta teknologikoa zentzu zabalean interpretauko dabe egileek: kontzeptu zientifikoak, ikerketa, garapen teknologikoak, gertaera historikoak, etorkizunaren irudikapenak, erronkak, aurreretxiak, kezka sozialak edo zalantza etikoak eta abar.

Beharrak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra zarratuko dabe. Egitasmoak cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bialdu behar dira, edo, osterantzean, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil (Gipuzkoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu