'Escritores euskéricos contemporáneos' liburua sarean

Bizkaie! 2013-04-26 10:58

Escritores euskéricos contemporáneos liburua sarean jarri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumako 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzia da.

2009ko Bilboko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu eban. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zan diktadurearen ondorioz euskaldun askok -liburu honetako gehienak, idazleak- jaso eben persekuzinoaren barri emon eban. Liburu horrek izan eban harrereak bigarren bat idazteko adorea emon eutson: Escritores euskéricos contemporáneos izenekoa. Bertan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.

Besteren artean, Resureccion Maria Azkue, Orixe, Jon Mirande, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria edo Mikel Zarate agertzen dira liburuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu