Hau Pittu Hau Eguna, Bilboko konparsearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2012-04-30 11:15

25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean, maiatzaren 5erako, zapaturako, Hau Pittu Hau Eguna antolatu dau Bilboko konparseak 7 Katu gaztetzean.

25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean, maiatzaren 5erako Hau Pittu Hau Eguna antolatu dau Bilboko konparseak 7 Katu gaztetzean. 25 urte honeek zuokaz batera pasau izan doguzanez, zuokaz ospatu nahi dogu, eta guretzako oso pozgarria izango litzateke geugaz batera Hau Pittu Hau Eguna ospatzen badozue.

Halan da be, egun seinalatuaren aurretik beste ekitaldi bi iragarri ditue kirola eta errebindikazinoa bustartuz: apirilaren 29an, domekan, mendi urteerea Pagasarrira eta maiatzaren 4an, barriz, barikuan, arratsaldeko 18:00retan, EUSKARAZ BIZIkleta martxea, Arriagatik abiatuta. Ekarri zure bizikletea eta euskerearen aldeko banderola, kartelak edo kamisetak. Bilboko bidegorrietatik ibilbidetxu bat egingo dogu.

Dana dala, maiatzaren 5ean, zapatuan, izango da egun nagusia. Egunean zehar izango diran ekitaldien artean, urtero egiten dan bertso bazkarian aldaketa batzuk izango dira, maiatzaren 5ean Bilbon beste ekitaldi garrantzitsu bat dagoalako.


Hau Pittu Hau Eguna - Egitaraua:

Goizean...
11:30etik aurrera, Alde Zaharrean.

Triki-kalejirea + Garagardao adituen dastaketa / lehiaketea. Etorri eta erakutsi garagardao desbardinen artean desbardintzen jakin badakizula.

Umeentzako papiroflexia tailerra, 7 Katu gaztetxean.

Barraskiloari ondo etorria.

15:00retan, bazkaria, 7 Katun. Garaiz hasiko gara, gero nahi dauenak beste ekitaldira joan ahal izateko. Bazkarira etorri nahi badozue idatzi haupittuhau@haupittuhau.org helbidera edo deitu 644 205 112 telefono zenbakira.

Arratsalde-gauean…

20:30 Ekitaldi nagusia: Hau Pittu Hop!, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza Potxis bertsolariak 7 Katun, Endika 121en laguntzaz. Bertsoakaz amaitu ostean, Hau Pittu Hau-ren kanta barriaren aurkezpen mundiala egingo dogu!. Kantuaren berbak Xabi Paiak idatzi ditu eta Luz de Putasek abestia konposatu eta grabau dau.

Amaitzeko, gauean zehar giro aparta izango da Endika 121ek jarritako musikeagaz. Hortik aurrera bakotxak preparau daiala bere egitaraua Hau Pittu hau eguna ahalik eta erarik onenean amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu