Herri ekimeneko euskal hedabideek hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Jaurlaritzeari

Bizkaie! 2012-04-26 14:52

Besteak beste honako eskaera zehatzak be jarri deutsiez mahai-ganean: diru laguntzinoetarako politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntza erizpideek zeresan handiagoa izan deiela.

Herri ekimeneko euskal hedabideek orain hilebete pasatxo aurkeztu eben sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak batzen dituan dokumentua, eta bart Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-egaz eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendigaz izan dira.

Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzeari hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak be jarri deutsiez mahai-ganean: diru laguntzinoetarako politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntza erizpideek zeresan handiagoa izan deiela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu