7 Katu Gaztetxeak 5 urte

Bizkaie! 2012-01-12 10:41

Asteon, urtarrilaren 13an, barikuan, Bilboko 7 Katu Gaztetxeak 5 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzera Porrotx pailazoa be etorriko da. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan jarri dabe Plaza Barrian eta ondoren, kalejira-entzierroa egingo da gaztetxera eta bertan txokolatadea, umeentzako jolasak eta bestelako jarduerak izango dira, tartean kantuaren bideokliparen grabazinoa.

Horrezaz gan, urteurreneko ospakizunen beste zatia urtarrilaren amaieran izango da, hilaren 26, 27, 28 eta 29an, hain zuzen be. Hona hemen egitaraua:

7 Katu Gaztetxean, 5 urte sentituz, pentsatuz... Okupatuz

Urtarrilak 26, eguena

18:00- Kukutza, Ellos por dinero, nosotras por placer.
20:30- Sarrionaindiaren Kartzelako poemak (Sonia Gonzalez, Mikel Etxaburu, Lutxo Egia eta Gotzon Barandiaran).
22:00: Esne Beltza Sound System

Urtarrilak 27, barikua

18:00- La casa de los gatos (Katalunyako etxe okupatuaren desalojoa).
19:00- Hipopoteo Sound System
22:00- Kontzertuak: Indarrap + Emauseko Raperoak + Norte Apache

Urtarrilak 28, zapatua (Okupazino Eguna)

11:00- Okupazino topaketak.
13:00- EHko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak.
15:00- Bazkaria.
17:00- Manifestazinoa Arriagatik Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!.
19:00etatik aurrera: Alde Zaharra Okupatuz!
Kale animazinoa, bertsolariak, DJ-ak...
22:00: Itziarren Semeak

Urtarrilak 29, domekea
13:00- Bertso saioa Santiago plazan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Jon Maia.
15:00- Auzo bazkaria.
18:00- Kantautorea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu