10 urte Literatur Emailuak zabaltzen
2012-01-10 13:26Armiarma, literaturearen sarean atariaren barruan, 2002ko urtarrilaren 10ean hasi ziran Literatur Emailuak bialtzen, zabaltzen... Ordutik hamar urteotan, literaturearen inguruko albisteak, efemerideak, liburuak, aldizkariak, ekitaldiak iragarten Ibili dira. http://www.armiarma.com/emailuok gunean dagoz urteotako albiste guzti guztiak.

Susa argitaletxearen elimenez, Armiarma, literaturearen sarean atariaren barruan, 2002ko urtarrilaren 10ean hasi ziran Literatur Emailuak bialtzen, zabaltzen... Ordutik hamar urteotan, literaturearen inguruko albisteak, efemerideak, liburuak, aldizkariak, ekitaldiak iragarten Ibili dira. http://www.armiarma.com/emailuok gunean dagoz urteotako albiste guzti guztiak.
Literaturaren Zubitegia, basquepoetry.net, Klasikoen Gordailua, kritiken hemeroteka, Euskal Prentsaren Lanak, Literatur Emailuak, Euskarari ekarriak, Bertso eta Olerkien Hemeroteka, Literatur Aldizkarien Gordailua eta Euskal Lokuzioak Sarean atalez gan, orain urtebete inguru Liburu Elektronikoa gunea sortu eban Armiarma atariak. 250 liburu elektronikogaz abiatu zan egitasmoa: erdal literaturako klasikoak batzuk eta euskal literaturako klasikoak beste batzuk. Edozelan be, oraintsu euskal literaturako 127 klasiko gehiago sareratu ditue. Danetara, beraz, 377 liburu elektroniko dagoz epub eta pdf formatuetan.
Adibide moduan, euskal idazle zenbait: Domingo Agirre, Etxeita, Azkue, Jean Etxepare, Zerbitzari, Kirikiño, Larreko, Arrese, Barbier, Lhande, Orixe, Lizardi, Lauaxeta, Anabitarte, Etxaniz, Labaien, Lotsati, Mitxelena, Monzon, Krutwig, Mirande, Larzabal, Azpeitia, Ugalde, Zarate, Erdozaintxi-Etxart...
Erdal idazleak be bai: Poe, Balzac, Puxkin, Gogol, Baudelaire, Flaubert, Turgenev, Verne, Henry James, Ibsen, Maupassant, Twain, Tolstoi, Conrad, Chesterton, Pessoa, Mansfield, Dos Passos, Woolf, Steinbeck...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!