Eguzki Irratiak 25 orduko errezua egingo dau proiektua salbetako

Bizkaie! 2011-12-15 13:45

Urteak dira eguzkideak lortzeko mota guztietako kanpainak egiten dabizala, Eguzki Irratiaren aldeko laguntza ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz. 500 eguzkide horreek lortu ezean eta, munduko krisi ekonomikoaren testuingurua kontuan harturik, otu jakun urtenbide bakarra Otoitz Egitea izan da.

Eguzki Irratiak aspaldi jakinarazo eban arrisku egoeran dagoala, proiektua bultzatzen daben bazkide kopurua asko murriztu dalako azken aldion. Proiektuari eutsi ahal izateko, gitxienez 500 eguzkide behar dituela aitatu dabe behin eta barriro baina, kopuru hori lortu ez eze, azken urte honetan bazkide kopuruaren mailaz mailako jatsierea izan da, krisiaren eraginez batez be.

Gaur egungo egoera larria eta presakoa da, defizit txiki bat baitago, komunikazino proiektu osoa kolokan jarten dauena, ze gastuak diru sarrerak baino handiagoak badira, denpora gitxian proiektua ez da iraunkorra izango. Batez be eguzkideen beheranzko jokerea aldatzen ez bada.

Urteak dira eguzkideak lortzeko mota guztietako kanpainak egiten dabizala, Eguzki irratiaren aldeko laguntza ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz. 500 eguzkide horreek lortu ezean eta, munduko krisi ekonomikoaren testuingurua kontuan harturik, otu jakun urtenbide bakarra Otoitz Egitea izan da.

Kontuak kontu, hurrengo abenduaren 16an, Eguzkiren aldeko Munduko Jardunaldia (EMJ) antolatu dabe; bertan 25 orduko otoitza zuzenean egingo da proiektua salbetako, bariku goizeko 11:00etatik, zapatu (abenduak 17) eguerdiko 12:00ak arte, eten barik. Irrati maratoi honen bitartean, otoitz egiteaz gan, entzuleen ontasunari gomendatuko gara, eguzkide egin daitezela eta irratiaren etorkizuna ziurtatzeko miraria lortzeko. Horretarako nahikoa izango da 948 22 07 58 telefonora deitzea eta, gainera, programazinoa amaitzean hainbat sari zozketatuko ditue egin barri diranen eta dagoeneko diranen eguzkideen artean.

Jardunaldiaren amaiera moduan, abenduaren 15an irratiaren 29. urteurrena danez, zapatuan, abenduaren 17an, gaueko 21:30ean urteurren-afaria egingo da, Bullicio peñan. Otorduan izango dira: zizka-mizka ugari, lehen plater goxoa, postrea, kafea eta kopa, 15 euroren truke eta giro ezin hobean. Afarirako txartelak Alde Zaharreko Herriko Tabernan har daitekez, abenduaren 16ra arte.

Amaitzeko, ondo dakizuenez, Eguzki irratia FMko 107n entzun daiteke Iruñerrian edota Internet bidez mundu osorako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu