Emakumeek publizidadean eta bideo-jokoetan daben ikusgaitasunari buruzko jardunaldiak Leioan

Bizkaie! 2011-10-19 13:18

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea sailak antolatu dituan jardunaldi honeek urriaren 19an eta 20an, eguaztena eta eguena, egingo dira eta euskera hutsean izango dira.

Gaur, urriak 19, Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko 22. gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan izeneko Jardunaldien bigarren edizinoari hasierea emon jako. Bertan, emakumeek publizidadean eta bideojokoetan daben ikusgaitasuna aztertuko dabe.

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea sailak antolatu dituan jardunaldi honeek urriaren 19an eta 20an, eguaztena eta eguena, egingo dira eta euskera hutsean izango dira.

Eguaztenean, urriak 19, publizidadea izango dabe aztergai eta botere erotikoa edota sexualidadearen eraikuntza lurrinen iragarkietan lako gaiak landuko ditue. Bestalde, eguenean, urriak 20, bideojokoen edukiez jardungo dabe eta, beste arlo batzuen artean, bideojokoetan agertzen diran gizon eta emakumeen irudiak aztertuko ditue, eta baita zine eta telesailetan emakume jokalariak erakusteko modua be.

Jardunaldien hasiera ekitaldian parte hartu dabe: Patxi Doblas, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko dekanordea, Rosa Martín Sabarís, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea saileko zuzendaria eta Begoña Asenjo, UPV/EHU Bardintasun teknikaria.


Informazino gehiago:
http://www.ehu.es/ehusfera/ikusgaitasuna/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu