XI. Txistu Eguna ospatuko dau Amorebieta-Etxanok astegoienean

Bizkaie! 2011-09-15 14:11

Datorren astegoienean, irailaren 17an eta 18an, musikea izango da protagonista barriro be Amorebieta-Etxanon. Zapatuan, hilak 17, XI. Txistu Eguna ospatuko da Zornotzan, Udazken Txistulari Taldeak antolaturik eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzinoagaz.

Datorren astegoienean, irailaren 17an eta 18an, musikea izango da protagonista barriro be Amorebieta-Etxanon. Zapatuan, hilak 17, XI. Txistu Eguna ospatuko da Zornotzan, Udazken Txistulari Taldeak antolaturik eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzinoagaz. Bakio, Bermeo, Urduña, Amurrio eta Gasteizeko txistulari bandak izango dira dagoeneko tradizino bihurtu dan hitzordu honetan.

Aurtengo egitarauari erreparauta, Zelaieta Zentrorra batuko dira banda parte-hartzaile guztiak 17:30ean. Ondoren, udalerriko kaleetan zehar ibiliko dira bandak, bakotxak bere ibilbidea osotuz (Ogenbarrena, Ixer, Jauregibarria, Zubizala, etab.). Ibilaldia gauzatu ostean, barriro alkartuko dira banda guztiak eta kalejirea egingo dabe, tronpeta-joleek lagunduta, herrigunean zehar, leku jakin batzuetan gelditurik (Pike parkea, Gernika plaza, Kalbario plaza, etab.).

Euskal Herriko txoko guztietako txistulari bandek hartu dabe parte Amorebieta-Etxanoko aurreko hamar edizinoetan. Txistuak Amorebieta-Etxanon daukan zaletasunaren zenbaterainokoa erakusten dau ospakizun honek. Aitatzekoa da, bestalde, oraindino be eusten jakola Amorebieta-Etxanon, Bizkaiko herri gehienetan erabat galduta dagoan txistularien domekaroko kalejireari.


Alkartrukea Esparraguerako (Bartzelona) musika eskoleagaz

Irailaren 18an, harrerea egingo deutso Amorebieta-Etxanok Esparrraguerako (Bartzelona) musika eskoleari Zubiaur Musika Eskoleagazko alkartrukeari esker. Llobregat Behereko herria da Esparraguera, Montserrat menditik hur, eta 22.000 biztanle inguru ditu.

Garagarrilaren 8tik 10era bitartean, bertako jaietan hain zuzen, Esparraguerara abiatu ziran Amorebieta-Etxanoko eta Arratiako musika eskoletako 55 ikasle eta irakasle. Hemendik joandako taldeek kontzertua eskaini eben garagarrilaren 8an eta hurrengo egunean, kalejira batean hartu eben parte, bertakoakaz batera.

Oraingoan bisitan dator eskola kataluniarra eta aurreikusita dago 200-250 lagun bertoratzea, edade guztietakoak. Zapatuan, hilak 17, Arratian ibili ostean, domekan etorriko dira Amorebieta-Etxanora, egitarau honen araberako emonaldiak eskainiz:

• 12:00 – Kalejirea Amorebieta-Etxanoko txistulariakaz eta erraldoiakaz. Esparraguerako Bastoner, Colla de Diables eta Oiloen Entzierroa izeneko ikuskizunak eskainiko ditue.
• 12:30 – Kontzertua Zelaieta parkeko kioskoan, Esparraguerako Musika Bandaren eskutik.
• 13:30 – Esparraguerako Casteller taldearen ekitaldia Udaletxeko plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu