Think Big sariak banatuko ditue Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2011-07-01 11:27

Hezkuntza Ministerioa eta UPV/EHUren arteko alkarlanaren ondorioz sortutako Think Big sariketa honen helburu nagusia ikasle ekintzaileen sustapena da. 2500 euroko hiru sari banatuko dira, Campus bakotxean bat.

Garagarrilaren 1ean, barikua, goizeko 11:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar Salan (Abandoibarra 3), Enpresa Ideien Think Big sariak banatuko ditue. Hezkuntza Ministerioa eta UPV/EHUren arteko alkarlanaren ondorioz sortutako sariketa honen helburu nagusia ikasle ekintzaileen sustapena da. 2500 euroko hiru sari banatuko dira, Campus bakotxean bat.

Elena Bernaras Ikasleen erretoreordeak banatuko ditu bigarren edizino honetako sariak. Campus bakotxeko irabazleak hurrengo honeek izan dira:

Araba

- Kirol Elikadura Institutua proiektua. Egileak: Aritz Urdampilleta Otegui; José Miguel Martínez Sanz; Javier Guerrero López.


Gipuzkoa

- EGIN ON proiektua. Egileak: Ganix Illarramendi Etxabe; Ekhi Diez; Arkaitz Arbide Agirre.


Bizkaia

- TROLLEY proiektua. Egileak: Imanol Valderrama Rodriguez; Borja García Fernández; Marta Fernandez Ortiz; Felipe Aitor Salsidua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu