Skate eskolea antolatu dabe Bermeon, garagarrilaren 8an eta 9an
2011-06-30 12:36Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) skate ikastaroa antolatu dau aurten be herriko Skateruek alkartearen laguntzinoagaz. Skate eskolak garagarrilaren 8an eta 9an izango dira, Hermanutako skate pistan. Aurtengoa bosgarren eskate eskolea da.

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) skate ikastaroa antolatu dau aurten be herriko Skateruek alkartearen laguntzinoagaz. Skate eskolak garagarrilaren 8an eta 9an izango dira, Hermanutako skate pistan. Aurtengoa bosgarren eskate eskolea da.
Garagarrilaren 8an, barikua, eskolak arrastiz izango dira, 16:30etik 19:00etara; garagarrilaren 9an, zapatua, ostera, goizez eta arrrastiz, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Izena emoteko azkenengo eguna garagarrilaren 7a da, edo lekuak amaitu arte. Edozelan be, lekua egon ezkero, hilaren 8an bertan be apuntetako aukerea egongo da.
Danetara zortzi orduko eskolak izango dira, eta zazpi urtetik gorako ume eta gazteei zuzenduta dagoz. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da. Izena emoten dauenak skate taula besterik ez dau eroan behar; ganerako materiala (kaskoa, belaunetakoak, ukondokoak eta abar) antolatzaileek eurek ipiniko ditue.
Informazinoa zabalagoa jasoteko, eta izena emoteko: GIZen bertan, 94 617 91 58 zenbakian, giz@bermeo.org helbidean edo www.giz.bermeo.org webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!