Sare sozialen erabilerea igon egin zan igaz EAEn

Bizkaie! 2011-02-22 10:04

Biztanleen % 79k igaz sare sozialak erabili zituan, eta erabiliena Facebook da.

Ocio Network blog-sareak interneteko ohituren inguruan egindako azterketearen arabera, sare sozialen erabilerea igon egin zan 2010ean Euskal Autonomi Erkidegoan. Biztanleen % 79k igaz sareok erabili zituan, behin behintzat; 2009an, barriz, % 75 izan zan. Facebook da EAEko sare sozialik erabiliena, % 74k darabil hain zuzen be.

Hedabideen konsumo-ohiturak nabarmen aldatu dira azkenaldian; eraginik handiena telebisinoak izan dau, inkestako galderak errantzun dituen hamarretik zazpik gitxiago ikusten dauela onartu dau eta. Halanda be, prensa idatziaren konsumoa be jatsi da urteotan. Horrezaz gan, erabiltzaile gehienek (% 85) autortu dabe ez leukela ordainduko albisteak edo informazinoa jasotearren.

Modu berean, internauten % 44k internet, telebisinoa eta prensea erabilten ditu informetako. Dana dala, maila beretsukoa da informazinoa jasoteko internet besterik erabilten ez dabenena.

Telefonoaren erabilerea be bajatu egin da: internet-erabiltzaileen ia % 40k nahiago ditu sare sozialak telefonoa baino lagun eta ezagunekaz hartu-emonak izateko. Internauta gazteen artean (16-20 urte bitartekoak) joera sano nabarmena da, ganera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu