'Hizkeraz eta hizketaz' jardungo dabe Euskerazko Kazetaritzearen X. jardunaldietan

Bizkaie! 2011-02-21 16:18

Topaketok zezeilaren 21ean eta martiaren 3an eta 8an egingo dira Nafarroako Unibersidadean.

EITBko euskara arloko arduradun Asier Larrinagak, Euskadi Irratiko esatari Arantxa Arzak eta Ander Izagirre kazetariak berbakera moduak eta berbetak aztertuko ditue Euskerazko Kazetaritzearen X. jardunaldietan. Zezeilaren 21ean eta martiaren 3an eta 8an egingo dira jardunaldiok, Nafarroako Unibersidadean.

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak, Kultura Ekitaldien sailaren laguntzeagaz, antolatu ditu jardunaldiak, eta Iruñeko Udalaren diru-babesa izan dabe. Topaketon helburua ikasleei eta bestelako profesionalei euskeraz dabizen kazetarien esperientzia, ikuspegia eta analisiak hurreratzea da.


Hona hemen Euskerazko Kazetaritzearen X. jardunaldien egitaraua:

- Zezeilaren 21ean, 18:00etan. Esateko kazetaritza. Hizlaria: Arantxa Arza, Euskadi Irratiko esataria

- Martiaren 3an, 18:00etan. Kronikak munduko bost kontinenteetatik lau haizeetara. Hizlaria: Ander Izagirre, kazetari eta idazlea

- Martiaren 8an, 18:00etan. Kazetarientzako baliabideak eta HIKEA aplikazinoa. Hizlaria: Asier Larrinaga, EITBko euskera arloko arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu