AlhondigaBilbaok ikerketa artistikoko XBOX 360 bekea antolatu dau

Bizkaie! 2010-05-31 18:41

'Xbox 360 beka' Leioako (Bizkaia) Arte Ederretako Fakultateko ikasleei dago zuzenduta. Ikasleek Xbox 360 motako 15 kontsola kustomizau ahal izango ditue, Xbox 360TM-ren Project Natal hartuz inspirazino-iturri. Proposamenak aurkezteko epea 2010eko bagilaren 15ean amaituko da.

'Xbox 360 beka' Leioako (Bizkaia) Arte Ederretako Fakultateko ikasleei dago zuzenduta. Ikasleek Xbox 360 motako 15 kontsola kustomizau ahal izango ditue, Xbox 360TM-ren Project Natal hartuz inspirazino-iturri. Proposamenak aurkezteko epea 2010eko bagilaren 15ean amaituko da. Project Natal Microsoft®-ek garatu dauen azken teknologia da, eta Steven Spielbergek aurkeztu eban, Los Angelesen, E3 dalakoan. Teknologia honek aukera handia emoten dau entretenimendurako era barriak garatzeko, bideo-jokoen munduan. Iraultzea ekarriko dauen egitasmo honek artearen eta entretenimenduaren ordezkari garrantzitsuen babesa dauka, eta ‘Xbox 360 beka’ eskuratu nahi dabenek inspirazino moduan erabili ahal izango dabe.

Bideo-jokoen hóPLAY Nazinoarteko I. Jaialdia 2010eko irailean egingo da, AlhóndigaBilbaok antolatuta. Bertan, jolas-guneak, erakusketak, tailerrak, solasaldiak eta beste zenbait jarduera izango dira. Besteak beste, 'Ikerketa artistikoko Xbox 360 beka' dalakoaren lehenengo edizinoa antolatuko da.

Xbox 360 bekak zenbait diru-sari izango ditu parte-hartzaileentzat:

- Ondoen balorautako proiektuak 1.500 €-ko bekea jasoko dau.
- Bigarrenak 1.000 € eskuratuko ditu.
- Hirugarrenak 500 €.

Aukeratutako 3 proposamenak Xbox 360 kustomizatuen Microsoft bilduman sartuko dira. Hamabost proposamenak hóPLAY Jaialdiaren barruan erakutsiko dira, AlhóndigaBilbaon, 2010eko abuztuan eta irailean.

Arte Ederretako irakasle bat, Microsoften ordezkari bat eta hóPLAYren antolakuntzako kide bat izango dira epaileak.

Deialdiaren oinarriak www.ehu.es/ehusfera/bbaa helbidean dagoz eskuragarri.


Xbox 360ren informazioa minutuz minutu jaso nahi dozu?

Harpidetu zaitez gure RSS feed-era, hemen: http://www.xbox.com/en-US/press/
Twitter: @Xbox360_Spain


Informazino gehiago jasoteko:

http://www.alhondigabilbao.com
http://www.xbox.com/es-es/
http://www.bellasartes.ehu.es

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu