Maiatzak 31: Tabako Bako Eguna

Bizkaie! 2010-05-31 15:08

Osasunaren Mundu Erakundeak emakumeei zuzendutako kanpaina berezia abiarazo dau 'Generoa eta tabakoa' lemapean. Aitatu erakundeak tabakoak gorputzean eragiten dituan kalteen barri zabaldu gura dau eta era berean, emakumeen tabako kontsumoak gora egin dauela ohartarazo. Egun munduan diran hogei miloe erretzailetik % 20 emakumeak dira.

Tabako Bako Nazinoarteko Eguna da gaur eta data gogoangarria ospatzeko OMS, Osasunaren Mundu Erakundeak emakumeei zuzendutako kanpaina berezia abiarazo dau 'Generoa eta tabakoa' lemapean. Aitatu erakundeak tabakoak gorputzean eragiten dituan kalteen barri zabaldu gura dau eta era berean, emakumeen tabako kontsumoak gora egin dauela ohartarazo. Egun munduan diran hogei miloe erretzailetik % 20 emakumeak dira baina kopurua hazten doa urtetik urtera. Gizonezkoetan erretzaileen datuak egonkorttzen doazen bitartean, emakumezkoenak gora eta gora doazela jakinarazo dau OMS erakundeak.

Kontuak kontu, erretzea edozeinentzat oso kaltegarria dala zabaldu gura da egun honetan eta emakumeentzako are kaltegarriagoa dala. Azken urteotako daturik deigarrienetakoa da edade txikiko emakume erretzaileen kopuruak izan dauen igoerea. NBEak agindu eta 151 herrialdetako datuak jasoten dituan txosten baten arabera, emakume nerabeen % 70ek erretzen dau eta edade horretako mutilen % 12 baino ez da erretzailea.

Ikusitakoak ikusita, Margaret Chan, OMS erakundeko buruaren esanetan, emakumeen osasuna babestu eta sustatzea nahitaezkoa da ez bakarrik egungo belaunaldiei begira, baita bihar-etziko belaunaldiei begira be. Esangura horretan, Chan and.ak adierazo dau naso garrantzitsua dala aurrerantzean genero ikuspegia sartzea tabakismoaren prebentzinorako politiketan.

Adituen esanetan, XXI. mendean zehar, tabakoaren kontsumoak 1000 miloe heriotza baino gehiago eragin leikez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu