Hiru euskal ikasle-talde Espainiako First Lego League txapelketea irabazteko lehian
2010-02-18 14:16Euskadi mailako sailkapen faseko talde irabazleak ondokoak izan dira: Mikrosak, Gasteizko Jesusen Bihotza Karmeldarren ikastetxekoak Robot Onenari saria irabazi eban; Overclock Axular, Donostiako Axular Lizeokoak, Proiektu Zientifiko Onenaren saria; eta Bideluze, Andoaingo La Salle Berrozpekoak, Robotaren Diseinu Onena eta Barrikuntza saria.
Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziak eta Euskaltelek 2009ko abenduaren 12an lehen aldiz ekarri eben Euskadira First Lego League nazinoarteko robotika lehiaketea, 10 eta 16 urte arteko neska-mutilentzat mundu osoan aldi berean egiten dana. Sailkapen-fasean parte hartu eben 20 taldeetatik, hiruk lortu eben Espainiako First Lego League dalakoaren final handian sartzeko txartela, eta hau datorren domekan zezeilak 21, izango da Bartzelonako CosmoCaixa gunean.
Euskadi mailako sailkapen faseko talde irabazleak ondokoak izan dira: Mikrosak, Gasteizko Jesusen Bihotza Karmeldarren ikastetxekoak Robot Onenari saria irabazi eban; Overclock Axular, Donostiako Axular Lizeokoak, Proiektu Zientifiko Onenaren saria; eta Bideluze, Andoaingo La Salle Berrozpekoak, Robotaren Diseinu Onena eta Barrikuntza saria.
Euskal taldeak Bartzelonara joango dira orain. Han beste talde finalista batzuekaz lehiatuko dira, hain zuzen be, Nafarroa, Bartzelona, Cornella, Madril, Albacete, Ibiza, Andaluzia eta Extremadurakoakaz. Final honetatik atarako dan erabateko txapelduna lehiaketako lau kategorietan (proiektu zientifikoan, robotaren diseinuan, robotaren misino-mahaian, eta talde-lanean) puntu gehien lortzen dituan taldea izango da.
Gainera, beste 8 sari izango dira, gaitasun bakotxa bereizita ebaluauko dabenak: Barrikuntza Onena eta Sormena Robotaren Diseinuan, Ikerketako Proiektu Zientifiko Onena, Robot Onena, Guztientzako Diseinua, Talde-lan Onena, Promesa Gazteak, Talde Espiritu Onena eta Entrenatzaile Onena.
Erabateko txapeldunak astebete izango dau nazinoarteko zein lehiaketatara joan nahi dauen aukeratzeko: World Festival (Atlantan, AEB, 2010eko apirilaren 15etik 17ra), Open European Championship (Istanbulen, Turkia, 2010eko apirilaren 22tik 24ra) eta Open Asian Championship (Taiwanen, 2010eko maiatzaren 6tik 8ra).
Ganerako saridunek, barriz, astebeteko epea izango dabe euren hautagaitzea aurkezteko libre geratzen diran postuetarako. Libre dagozan postuak baino gehiago badira joan nahi daben taldeak, zotz egingo da horreen artean.
First Lego League Euskadi Laburpena
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!